Konstituzioa, Botere Banaketa eta Legitimitatea
Zer da Konstituzioa?
- Lege gorena da, zuzenbidezko estatuaren eta zuzenbidezko estatu sozialaren funtzionamendua arautzen duena.
- Idatzia dago.
- Honako hauek deskribatzen ditu:
- Boterea erabiltzeko prozedura (nola).
- Botere organoak.
- Arauak.
- Gizabanakoek arauekin duten harremana.
- Eskubide indibidualak eta kolektiboak.
Azaldu Botereen Banaketa
- Charles Montesquieuk (XVII-XVIII. mendean) hiru botere mota bereizi zituen:
- Botere Legegilea: Legeak egiten ditu. Parlamentua da.
- Botere Betearazlea: Legeak aplikatzen ditu. Gobernua da.
- Botere Judiziala: Legeak ez betetzeagatik zigorrak jartzen ditu. Auzitegiak dira.
Zein da Zuzenbidezko Estatua eta Zuzenbidezko Estatu Sozialaren Desberdintasuna?
- Zuzenbide estatuak, batez ere, herritarren eskubide indibidualak babesten eta zaintzen ditu.
- Zuzenbidezko estatu sozialak norbanakoaren eskubideak defendatzen ditu, baita eskubide kolektiboak ere. Bere helburua berdintasun soziala lortzea eta ezaketak ekiditea da.
Zer da Legitimitatea?
Legitimitatea: Estatuak ezartzen dituen aginduak borondatez onartzea da. Max Weberrek hiru modu bereizi zituen.
Autoritatea eta Boterea Gauza Bera Da?
Ez. Autoritatea izatea agintzeko eskubidea izatea da. Norbaitek autoritatea du besteek abeditu egiten diotenean, ez haren beldur direlako, baizik eta hark agintzeko eskubidea baduela onartzen dutelako. Autoritateak ez du esan nahi boterea, baizik eta botere legitimatua. Zerbaiten legitimazioa, oraingo honetan boterearen legitimazioa, haren justifikazioa da. Justifikazio horrek zentzua eta onargarritasuna ematen dio.
Azaldu Legitimazio Motak
Legitimazio Tradizionala: Tradizioari joz legitimatzen da boterea. Familia, dinastia edo klase jakin batzuk beti egon izan dira boterean, eta, beraz, geroan ere halaxe gertatzeak dirudi normalena.
Legitimazio Karismatikoa: Karismari joz legitimatzen da boterea; hots, pertsona batzuek halako dohain berezi bat dute besteengan mirespena eta errespetua sortzeko, eta gai dira herritarrak erakarri eta mobilizatzeko.
Legitimazio Arrazional-Legala: Legeari joz legitimatzen da boterea. Legeak ematen dio autoritatea, legea herriaren borondatetik sortua delako; hau da, demokratikoki ezarri delako. Herritarrek arrazionalki onartutako akordio baten emaitza delako dau estatuak botere legitimatua.
Zer da Utopia?
Utopia terminoa Tomas Mororen (XV-XVI) esker daukagu. Literalki ez-lekua esan nahi du, eta, beraz, ezin aurkitu daitekeen edo inon ez dagoen leku bat adierazten du. Utopia amets betezina irudizko bat dela argi utzi nahi da. Esan dezakegu utopia dela alegiazko estatu guztiz perfektu bat, bizitza zoriontsua izatea posible egiten duena, bakea eta justizia direlako nagusi.
- Erreforma sozialak.
- Idatzi zituzten gizarteak baloratu.
- Bidegabekeriak kritikatzea.
- Itxaropena ematea.