Kolonizazioaren ondorioak eta Lehen Mundu Gerra

Historia3,69 KB

Kolonizazioaren ondorioak

AbantailakEragozpenak

Herri kolonizatzaileentzat (Metropolientzat)

  • Aginte politikoa (inperialismoa).
  • Aberastasunak: Lehengaiak eta energia-iturriak lortu eta industriako produktuak kolonietako merkatu berrietan saltzeko.
  • Gizarte-bake handiagoa (jende askok kolonietara emigratzeagatik).
  • Beste zibilizazio batzuk ezagutzea.
  • Potentzia kolonizatzaileen arteko lehia politiko eta ekonomikoa areagotzea (I. Mundu Gerra).

Herri kolonizatuentzat

  • Azpiegiturak sortzea (trenak, zubiak, portuak, errepideak).
  • Bertakoentzat lana.
  • Etekinen zati bat bertan geratzea.
  • Bizimodua hobetzea (hezkuntza eta medikuntza).
  • Antolaketa politiko demokratikoa.
  • Ezagutza zientifiko-teknologikoa.
  • Subiranotasuna galtzea (konkistatuak izan direlako).
  • Herriak edo etniak zatitzea, gatazka politikoak sortuz.
  • Kultura-nortasuna eta bizimodua galtzea (kolonizatzaileek beren hizkuntza eta zibilizazioa inposatu zituzten).
  • Baliabide naturalak galtzea eta ustiatzea.
  • Bertako biztanleak zapaltzea.
  • Kolonizatzaileen gaixotasunak transmititzea.

Lehen Mundu Gerra (1914-1918)

1914an hasi zen gatazka armatuari deitzen zaio. Gerra honetan, bi bando nagusi bildu ziren:

  • Inperio Zentralak: Alemania, Austria-Hungaria, Bulgaria, Turkia eta Italia.
  • Aliatuak edo Ententekoak: Frantzia, Errusia, Erresuma Batua, Serbia eta Estatu Batuak.

Zergatiak

Hurbileko zergatia

Frantzisko Fernando Austria-Hungariako ondorengoa Sarajevon serbiar ikasle nazionalista batek erailtzea izan zen. Horren ondorioz, Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari. Serbiak Errusiari laguntza eskatu zion, eta horrela hedatu zen aliantza sistema.

Sakoneko arrazoiak

  • Lurralde-gatazkak: Frantzia eta Alemaniaren artean (Alsazia eta Lorrena) eta Italia eta Austria-Hungariaren artean (Istria eta Trentoko lurraldeak).
  • Kolonia-gatazkak: Potentzia kolonizatzaileen arteko lehiak.
  • Nazionalitateen gatazkak: Inperio handietako nazionalitateen eta aginte inperialaren arteko liskarrak (adibidez, Austria-Hungariako eta Turkiako inperioak Balkanetako eremuan).
  • Ekonomia-gatazkak: Merkataritza-lehiak sortutako liskar ekonomikoak.

Bake-negoziazioak eta Versaillesko Ituna

1919ko urtarrilean Parisen bildu ziren bake-negoziazioei ekiteko. Hainbat itun sinatu ziren, eta horien artean nabarmenena Versailleskoa izan zen. Versaillesko Itunaren arabera, honako neurri hauek ezarri zitzaizkion Alemaniari:

  • Nazioen Elkartea (NE) sortzea.
  • Alsazia eta Lorrena Frantziari itzultzea.
  • Rhin ibaiaren eskuinaldea desmilitarizatzea eta aliatuen kontrolpean geratzea.
  • Armada 100.000 lagunetara murriztea.
  • Gerra-indemnizazio izugarriak ordaintzea.
  • Militarrak gerra-epaitegietan epaitzeko deitzea.

Ondorioak

  • Demografia-murrizketa izugarria: Jaiotza-tasa jaitsi eta 8,5 milioi hildako baino gehiago.
  • Galera ekonomiko handiak: Zor publikoa handitu eta inflazio-prozesua hasi.
  • Giza baliabideen gutxitzea: Hildakoen edo jaiotza-tasa urriaren ondorioz.
  • Gizarte-kostu handia: Gerran zaurituak edo elbarrituak estatuarentzat karga handia izatea.

Deskargatu

PDF Word HTML