Karlistaldiak eta Foruen Amaiera Euskal Herrian

Historia2,84 KB

Karlistaldiak eta Euskal Foruen Bilakaera

Bergarako Besarkada eta Lehen Karlistaldiaren Amaiera

Karlistak bi taldetan banatu ziren: kontserbadoreak eta erradikalak. Erradikalak ez zirenak nagusitu ziren, horren ondorioz, Bergarako Hitzarmena sinatu zuten Espartero eta Marotoren artean.

  • Euskal Foruak bere horretan mantendu ziren.
  • Armada karlista ofiziala izango zen.

Apostolikoek eta Don Karlos-ek ez zuten hitzarmena onartu, eta gerrak aurrera jarraitu zuen Katalunian eta Aragoien.

Elisabet II.a eta Karlos Montemolinen Ezkontza Saiakera

Bigarren karlistaldia Katalunian hasi zen. Elisabet II.a eta Karlos Montemolingo kondea (Karlos Maria Isidroren semea) ezkontzekotan zirela, ezkontza horren kontra sortu zen bigarren matxinada karlista.

Gobernu Liberalak eta Errege Etxeak ezkontza horren alde egin zuten, baina ez ziren inoiz ezkondu.

Hirugarren Karlistaldiaren Arrazoiak

Karlistaldia piztu zuten hiru arrazoi nagusi, landa ingurunearen idealizazioarekin lotuak:

  • Nekazarien erresistentzia: Ez zetozen bat kapitalismo modernoaren ekoizpen moduak ezartzearekin.
  • Foru-lurraldeen erresistentzia: Foru-pribilegioak zituztenek ez zuten zentralismo liberala onartu nahi.
  • Laiko bihurtzeko prozesuarekiko erresistentzia: Prozesu horri aurre egiteko erlijiotasun tradizionala eta integrismoa sustatu zituzten, eta tradizioaren diskurtsoa bere egin zuten.

Estatu Alternatiboa Euskal Lurraldeetan (III. Karlistaldia)

Gerraren bilakaerak eta lurraldearen berezitasunek bide eman zuten herrialdearen iparraldean estatu alternatibo bat sortzeko, hiru euskal probintziak eta Nafarroa biltzen zituena.

Oinarrizko erakundeak diputazioak izan ziren, eta legeak ezarri zituzten arlo hauetan:

  • Irakaskuntza, ordena publikoa eta soldaduen errekrutatzea.
  • Ekonomia (dirua jaulki eta posta-zerbitzua ezarri zuten).

Karlistaldiak Amaituta: Foruen Deuseztapena (1876)

Gerraren amaierak mendeetan indarrean egon zen foru-sistema bertan behera geratzea ekarri zuen, Gobernuak onartutako 1876ko uztailaren 21eko legearen bidez. Ondorio nagusiak hauek izan ziren:

  • Foruak deuseztatu ziren.
  • Euskal probintzietan nahitaezko soldadutza ezarri zen.
  • Gobernadore zibilak ezarri ziren.
  • Espainiako kode zibila eta penala ezarri ziren.
  • Probintzia Diputazioak eratu ziren.

Kontzertu Ekonomikoaren Sistema (1878)

1878an Kontzertu Ekonomikoaren sistema sortu zen:

  • Kupoa ezarri zen: Estatuari urtero eman beharreko diru kopurua.
  • Diputazioek biltzen zuten kupoa, zergen bidez.
  • Autonomia administratiboa eta fiskala zuten.
  • Soberan geratzen zen dirua inbertsioak egiteko erabiltzen zen.

Deskargatu

PDF Word HTML