Kanten Teoria Morala: Arrazoi Praktikoaren Kritika
Kanten teoria morala bere Arrazoi praktikoaren kritika lanak garatzen du. Arrazoimen praktikoak aztertzen duen galdera: “zer egin behar du?”. Arazo etikoa planteatzen du, zer egin behar duen gizakiak eta nola bideratu behar duen bere jarrera aztertzen du. Kontzientzia morala lege edo betebehar moralean oinarritzen da, eta ekintza etikoek, salbuespenik gabe, bete beharreko agindu kategorikoak sortzen dituzte, ekintza zuzena baino ez baitute eskatzen. Agindu hori subjetuak ezartzen dio bere buruari, zuzen jokatu nahi duelako. bazenu bezela”. Hau da, gure jokabidea edozein egoeratan guztiontzat onargarria izango balitz bezala jokatu behar dugu. Subjetuak(pertsonak) berak bideratu behar du bere ekintzak kanpoko ezeren menpe egon gabe, bere arrazoian bakarrik oinarrituta.Ezerk ezin dio gizabanakoari moralik inposatu, agindu moralak ezartzeko. Hori gertatzen bada, ez da benetako agindu morala, Kanten ustez. Beraz, erregeak ere ez du eskubiderik moralari edo erlijioari lotutako kontuetan bere mendekoei ezer agindu. Hala egingo balu, “Cesar non est supra grammaticos” aurpegiratuko litzaioke. Esaldi horren jatorria Erromako Imperioaren garaian topa dezakegu, baina Kantek esanahi berria eman zion: enperadoreak erabaki politikoak edo ekonomikoak inposa ditzake, bere eginkizuna delako; aldiz, Zesarrek ez du inolako aginpiderik mendekoei latindar hizkuntza era batean edo bestean erabili behar dutela esateko. Zeregin hau ez dagokio enperadoreari, gramatikariei baizik. Moralarekin antzeko zerbait gertatzen da.Subjektu(pertsona) bakoitza da bere buruari agindu morala ezarri behar diona, inoren inposiziorik gabe eta edozein gizakien arrazoi praktikoak aginte moralaren legeak aurkitzeko gai da. Beraz, agindu morala autonomoa da.Kontzientzia moralaren autonomia aztertu ondoren Kantek moralaren beharra justifikatuko du, Moralaren beharra dugu, bera gabe galdurik ginateke eta. Berak esaten digu zer egin behar dugun. Kontzientziaren existentzia ere duda ezinezkoa da, berari esker bereizten baititugu gure ekintzak (onak / txarrak). Baina morala ezin daiteke gizakiaren kanpotik etorri, borondatez erabakitako inperatiboengandik baizik. Orain, horiek baldintza batzuk dituzte. Moralaren baldintzak edo postulatuak dira askatasuna, Jainkoa eta hilezkortasuna.
- Jainkoa, arima eta askatasuna, arrazoi teorikoak ukatzen dituen ideiak izanik ere, baldintza sine qua non dira arrazoi praktikoan. Ideia horiei buruz ez dago ezagutza posiblerik, baina bai fede arrazionala.
- Askatasuna helburuak erabakitzeko ahalmena da. Askatasunez arituko ez bagina makinen antzera arituko ginateke, egin beharrekoa nahitaez egiten.
- Hilezkortasuna beharrezkoa da lege morala osoki bete dezan. Mundu honetan inork ezin du lege morala osoki eta perfektuki bete, eta horrexegatik, beste munduan guztiz bete ahal izateko arimaren hilezkortasuna behar da.
- Jainkoa egotea beharrezkoa da, ona izatea eta zoriontsu izatea bateratu ahal izateko. Jainkoak egingo ditu zoriontsu on guztiak, gorputza hil ondoren arima hilezkorrak edukiko duen hurrengo bizitzan.
- Inperatibo kategorikoak, edo lege praktikoak, dira lege bihurtzen diren inperatibo objektiboak. Inperatibo horiek agindutakoa, baimendutakoa zein debekatutakoa beti da baliagarri, kasu guztietan. Formulazioa hauxe da: “Joka ezazu zure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala”.