Kanten kritizismoa

Filosofia eta etika3,01 KB

MARXISM. ERAG. ONDOR. MUND: Marxen ideiek eragin handia izan zuten bere garaian eta gero arlo politiko eta filosofikoan. Arlo politikoan Errusiar Iraultza ondoren eta gerra Hotzaren garaian, mundua herrialde kapitalista eta sozialistetan banatuko da. Aipatzekoak dira Lenin, Stalin, Trotski.

Marxen aurreikuspenaren aurka iraultza sozialista kapitalismo atzeratuenetan brutu zen. Arlo filosofikoan 3 interpretazio desberdin egon dira: 1-Interpretazio humanista (honek, Marxek proposatutako askatasunera zentratzen zen baina honentzat lana ez da gizakiaren arlorik garrantzitsuena. 2-Althusseren interpretazio zientifikoa daukagu (marxismoa errealitatea ulertzeko tresna da). 3- Frankfurt-eko eskolan marxismoaren teoria kategorikoa garatuko dute. Marxismoari hainbat alde on eta kritika aterako dizkiote, kritiken artean : giza harremanak ezin dira ekoizpen harremanetara mugatu, klaseen arteko borroka errealitatea eta historia azaltzeko sinpleegia da eta hortaz gain, ateismo marxistak ez daukala oinarri antropologikorik uste dute. Baina baditu alde positiboak: kolektibotasunaren aldarrikapena, teoria praxian egiaztatu eta instituzioen alde zapaltzaileaz ohartaratzea. 

KANTEN KRITIZISMOA: Kantek bere kritizismoan gizakiaren azterketa egin zuen 2 galderetan bananduz: 
"Arrazoi Hutsaren kritika" liburuan lehenengo galdera landu zuen: zer ezagut dezaket?  Kantentzat adimenean esperientzia baino lehen a priorizko baldintza batzuk ditugu (subjektua). Subjektuak datu sentigarriak jasotzen ditu eta bere a priorizko formetara aldatzen ditu. Esan dezakegu esperientzian ezagutzen duguna (mundua den bezala), objetua, noumenoa dela (gauzak diren bezala ezin dira ezagutu) eta ezagutzen duguna fenomenoa da. Hemengo ondorio bat metafisika ezin dela ezagutu da.
Beste aldetik "Arrazoi Praktikoaren Kritika" liburuan bigarren galdera landu zuen: Zer egn behar dut?  Kantek inperatibo kategorikoa azaldu zuen: zuretzat ez duzuna nahi ez desiratu besteei. Etika a priorizkoa, kategorikoa eta autonomoa izan behar da eta agindu eta lege kategorikoak izan behar ditu: "joka ezazu zuren jokabidea lege orokor bihurtzea nahiko bazenu bezal" 
Azken aztergaia "Erlijioa arrazoiaren mugen barnean" landu zuen: Zer itxaron dezaket?  Kantek erlijio ilustratua edo naturala proposatzen du, hau da, itxaropena eduki behar da agian ondo jokatu eta gero saria izango dugulako. Honek gure ekintzak bideratuko ditu, gure bizitzari zentzua ematen duen zerbait delako. 

Deskargatu

PDF Word HTML