Kanten Etika Formalean Sakontzen: Printzipioak eta Postulatuak

Filosofia eta etika2,86 KB

Kanten Etika: Arrazoimena eta Nahimena

Kanten iritziz, ongi eta gaizki dagoena arrazoimenaren bidez ezagutuko dugu. Ekintza baten balio morala nahimen onak emango digu, eta helburu bakarra zuzen jokatzea izango da.

Etika Materiala vs. Etika Formalean

Ordura arte egindako etika guztia materialista izan zen; arau batzuk jarraitzen zituen eta inposatutakoa zen. Gainera, zoriontasuna zuten helburu.

Etika hauek enpirikoak eta a posteriorikoak dira: ongia esperientziaren bidez dator eta ezin da arau unibertsalik egin. Orain arte sortutako etika guztiak heteronomoak (kanpotik inposatutakoak) dira eta inperatibo hipotetikoa erabiltzen dute.

Kanten Etika Formalean

Kanten etika formala da; beraz, bakarrik jokatzeko forma ematen digu, eta jokabide moralak ez gaitu helburu finko batera eramango.

Etika hau autonomoa izango da, guk geuk jarriko dizkiogulako arauak gure buruari. Arau hauei maxima deituko diegu. Arauek inperatibo kategorikoa errespetatu behar dute. Kantek honen lau formula ezberdin proposatu zituen:

  1. Niretzat ona dena besteentzat ere ona izan behar da; hau da, besteen ongia kontuan hartu behar dut.
  2. Gure borondatearen legea lege unibertsala da; hau da, denentzat baliogarria.
  3. Zuretzat ezartzen dituzun arauak guztientzat izango direla pentsatu behar duzu.
  4. Jokatu beti gizakia helburu bezala hartuta. Gizaki guztiak zeure burua tratatuko zenukeen bezala tratatu.

Kantentzat, bertutetsua dena ez da beti zoriontsua izango. Beraz, ongi gorena bakarrik noumenoen munduan existituko da.

Arrazoi Praktikoaren Postulatuak

Hiru ideia transzendental onartu zituen postulatu gisa:

  1. Askatasuna: Askatasuna existitzen da, etikak zentzua izateko beharrezkoa baita.
  2. Arimaren hilezintasuna: Mundu horretan ona eta zoriontasuna bat egingo dute.
  3. Jainkoaren existentzia: Horrela arimaren hilezkortasuna justifikatu eta ongi gorena gauzatu daiteke, epaile justu baten bidez, Jainkoa.

Hiru ideia hauek gure ekintzei zentzua emango diete, Kanten ustez.

Moralaren Oinarriak

Gure gorputza naturala da eta askea gara, morala existitzen delako eta moralaren existentziak askatasunarena dakarrelako.

Gure munduan jokabideen sariak eta zigorrak ez dira beti ematen, eta erabateko ontasuna ezin da denbora mugatuan eman. Beraz, errealitate baten existentzia suposatu behar dugu, zeinetan erabateko ontasuna betetzen den.

Gainera, sari eta zigor horiek norbaitek ezartzen ditu: Jainkoak. Jakin behar dugu postulatu hauek frogaezinak direla.

Deskargatu

PDF Word HTML