Kanten epistemologia: ezagutzaren mugak eta judizio a priori sintetikoak

Filosofia eta etika3,62 KB

Kanten epistemologia


Kant 1724. urtean jaiotako filosofo modernoa da. Honek arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko sintesia garatu zuen eta, era berean, arrazoi hutsaren kritika egin zuen.


Arrazoiaren mugak

Beraz, Kantek arrazoiaren mugak aztertu zituen, eta arrazoiaren helburuak hiru galderatan laburtzen dira:

  • Zer ezagutu dezaket?
  • Zer egin behar dut?
  • Zer espero dezaket?

Hiru galdera hauek "Zer da gizakia?" galderan erantzuten dira.


Ezagutzaren elementuak: judizioak

Ezagutzaren elementuak judizioak dira, eta bi irizpideren arabera sailkatzen dira:

  • Alde batetik, subjektu eta predikatuaren arteko erlazioaren arabera.
  • Bestetik, esperientziaren arabera.

Lengoaia kontuan hartuta, judizio analitikoak eta judizio sintetikoak ditugu. Judizio analitikoetan, subjektuaren kontzeptuan predikatua dago jadanik (triangeluak hiru alde izango ditu). Judizio sintetikoak, aldiz, kontrakoa dira: predikatua ez dago subjektuaren kontzeptuan.

Esperientziaren arabera, judizio a priori eta judizio a posteriori ditugu. A priori judizioak esperientziatik kanpo daude (unibertsalak), eta a posteriori judizioak esperientziaren ondorengoak dira.


Judizio a priori sintetikoak

Judizio hauek kontuan hartuta, logika klasikoaren arabera, bi judizio mota daude: analitiko a priori eta sintetiko a posteriori. Baina Kantek sintetiko a priori judizioak ere badaudela esaten du. Izan ere, frogatzen du matematikaren eta fisikaren posibilitatea, zientzia hauek jadanik osatuta daudelako, aurreratzen dutelako eta zientzialariek ados jartzen direlako. Aldiz, metafisikan judizio hauek ez daude.


Fenomenoa eta noumenoa

Beraz, Kantek errealitatea ezagutzeko hiru aukera proposatzen ditu. Hala ere, errealitate osoa ezin da ezagutu, ez dugulako bere baitan ezagutzen (noumenoa), baizik eta errealitatea kategorien (pentsatzeko moduen) mugen barruan dagoelako. Gu baldintzatuta gaude eta ezin dugu errealitatea bere baitan ezagutu.

Ezagutzaren hiru aukerak hauek dira:

  • Sentimena (estetika): subjektuak denbora eta espazioan kokatzen ditugu. Kokapen hori ez dator esperientziatik, baizik esperientzia bera gu kokatzen dugulako.
  • Adimena (analitika): pentsatzeko era desberdinak eskaintzen dizkigu, hau da, 12 kategoriak (hauek ez daude esperientzian). Horietako batzuk, adibidez, kausalitatea, posibilitatea, substantzia dira.
  • Arrazoia (dialektika): ideiak eskaintzen dizkigu. Honekin Kantek arima, mundua eta Jainkoa aipatzen ditu. Honek dio ezin ditzakegula horien berri ezagutu, existitzen ez direlako, baina pentsa ditzakegu.

Hiru aukera hauen bidez errealitatea ezagutu dezakegu, baina lehen esan bezala, ez bere baitan, baizik eta agerpena ezagutzen dugu (fenomenoa).


Laburpena

Laburbilduz, guk ez dugu objektua bere baitan ezagutzen, baizik subjektu horren inpresioa (fenomenoa). Horregatik, hauek ez dira bere baitan dagoen bezalakoak, gu eratzen dugulako nolakoak diren. Azkenik, fenomenoa denboran eta espazioan agertuko zaigu derrigorrez eta subjekturik gabe, ez dago fenomenorik.

Deskargatu

PDF Word HTML