Kant eta ilustrazioa sapere aude

Filosofia eta etika5,35 KB

Ilustrazioa gizakiaren irteera bere erruzko adingabetasunik da, adingabetasuna bere adimenaz baliatzeko kapaza ez delako, eta erruzkoa, gaitasun eta ausardia faltagatik. Hortaz, ilustrazioaren leloa: ausartu zure kontuz pentsatzera./ ERRUZKO ADINGABETASUNA: bakoitza da bere adingabetasunaren errua zeren eta edonork bere kontuz pentsa dezake, ez da adimen eza baizik eta ausardia faltagatik. Adin-nagusitasuna bereganatzeko oztopo batzuk gainditu behar ditu. Alferkeria, "hain erraza da adingabe izatea", besteek gutaz pentsatzea. Erabakiak hartzea, aurreiritziz askatzea, ohiturak eta sinesmenak aldatzen saiatzea. Koldarkeria: arriskutsua da boterearen kontra jotzea, horregatik ausardia ezinbestekoa da. Tutoreei ez zaie interesatzen, askatasunarekin pentsatzen duguna, adieraztea, zail jartzen digute. Norberen erruzko adingabetasun honetatik ateratzea ez da erreza eta gutxik lortuko dute; oso prozesu luzea, progresibo eta erreformaren bidezkoa. GIDARITZA: tutoreak boterea daukatenak dira. Erabakiak hartzen dituzte gu adingabeak garelako. Guk geuk gure kontuz pentsatu behar dugu, ausartu zure kontuz pentsatzera, ausardia behar dugu tutoreen kontra pentsatzeko. Askatasun publikoa inork ezin digu kendu, tutoreek ez daukate eskubiderik guri ilustratzearen aukera kentzeko. 3 boterei buruz hitz egiten du Kantek: erlijioa, politika eta ezagutza. Inork ez du interesik askatasuna ezeztatzea edo tutoretza inposatzea. Monarkak bermatu behar du tolerantzia eta erlijio-askatasuna eta inoiz ez inposatu ohiturak, sinesmen erlijiosoak ezta moralak ere. Bere betebeharra da erabaki politiko edo ekonomikoak hartzea, legeak ezartzen. Tutoreek ezarritako legeak bete behar izan arren, askatasunaren gutxieneko maila bat herriari eman behar zaio. Beharrezkoa da ilustrazioaren garaitik garai iluustratura pasatzea. SAPERE AUDE: honetan itzul daiteke: "Ausart zaitez pentsatzera". Horrela ere interpreta daiteke: "izan adore zeure kabuz arrazoia erabiltzeko". Kantek "Zer da Ilustrazioa? Galderaren erantzuna"-ean azaltzen du. Autonomiak edo erabaki pertsonalak hartzeko gaitasunak bereizten gaitu beste izakietatik. Era autonomoan jokatzeak gizakia heldutasunera iritsi dela adierazten du, gizabanakoa bere kabuz pentsatzen ausartzen dela. Era autonomoan jokatzeak heteronomia atzean uzten duela esan nahi du. Ilustrazio garaia gizadiaren bere erruzko adingabetasuna atzean uzteko garaia da. 


Ilustrazioa (gizakia bere erruzko adingabetasunik ateratzea) gauzatzeko oztopo nagusiena, eta aldi beran kaltegarriena, tutoreek erlijioa inposatze da. Politikaren arloan, aldiz, tutoreek ez dute ikusten arazorik herriari askatasunaren erabilera publikoa ematean zeren eta hau Ilustrazioa lortzeko ezinbestekoa da. / ERLIJIOA: inork ezin dio inposatu inori erlijio bat, morala edo ideologia konkretu bat,  edo monarka batek herrikoei: Kant bermatzen saiatu dena tolerantzia eta erlijio-askatasuna da. Monarkak bere eginkizuna herri osoaren borondatea bereganatzea da, eta hortaz legegile izatea. Bere sinesmenak inposatzeak, adierazi nahi du "Cesar -erregea- daogela kritikoen gainetik" eta honek despotismo espirituala ekarriko luke. Monarkak herriaren askatasuna eta eskubideak errespetatu behar ditu. Aditu guztiek askatasuna osoa daukate nahi dituzten kritikak egiteko. Arlo juridiko eta moralaren arteko desberdintasuna argi uzten du: lehengoan, legeak guztiontzat dira eta monarkak eskubidea dauka guk legeak betetzera behartzeko, baina bigarrenean, ez dago kanpoko legisladorerik baizik eta bakoitza autolegisladorea da bere barne ekintzetan. Askatasun osoa dauka norberak bere morala autonomoa aukeratzeko. Kantek deismoa defendatzen du. Tolerantzia erlijiosoa baita moral laika eta unibertsala ere aldarrikatzen du. ARRAZOIMENAZ PUBLIKOKI BALIATZEKO AUKERA: ilustratzeko edo era autonomo batean pentsatzeko edo jokatzeko beharrezkoa da askatasuna publikoa bermatzea. Kanten arabera, arrazoiaren erabilera publikoak askea izan behar du beti; erabilera pribatua, aldiz, mugatua egin behar da sarritan. Eta 3 adibide ematen ditu: Armadako ofizial batek, apaiza eta herrikideak, bere karguan bete behar du beti gainetik datorkion agindua. Adituak bezala, argudia dezakete agindu horren helburu edo onuraz. Desberdintzen ditu: askatasun zibila murriztuta dago zeren eta monarkak eskubidea dauka guk legeak betetzera behartzeko, eta askatasun izpirituala: arlo honetan ez dago kanpoko legisladorerik baizik eta bakoitza autolegisladorea da bere barneko ekintzetan, eta horregatik, askatasun osoa dauka bere morala autonomoa aukeratzeko. "Arrazoitu nahi duzuna, baina obeditu. Honela bermatzen da estatuaren boterea eta ezarritako ordena, eta ilustrazioa gauzatzeko beharrezkoa den askatasuna. 

Deskargatu

PDF Word HTML