Kanpo-Onurak: Teknologia eta Berrikuntzak

Ekonomia3,06 KB

KANPO-ONURAK

Kanpo-onuren kasu adierazgarriena teknologia eta berrikuntzak orokortu eta merkeago bihurtzea da. Nahiz eta hasieran, teknologia-aurrerapen eta zientzia-asmakizun batzuk enpresa bakar batek aurkitu eta merkaturatu, gerora beste enpresa batzuek teknologia eta berrikuntza horiek kostu txikiagoan ekoiztea lortuko dute, eta gizarte osoarentzat izango da onuragarria hori.

Hauek dira neurri nagusiak:

  • Kutsatzen duten jarduerak debekatzea. Neurriak berak adierazten duenez, isurketa kutsagarriekiko zero tolerantzia izatea da.
  • Gehienezko atalaseak. Muga batzuk ezartzen dira, enpresa batek sor dezakeen gehieneko maila bat, eta enpresaren batek hortik gora kutsatzen baldin badu, zigorra jasoko du.
  • Unitate zergak. Zenbat kutsatu, hala ordaintzen da: zenbat eta gehiago kutsatu, orduan eta zergak handiagoak ordaintzen dira. Zerga horiek oso erakargarriak dira, bidezkoak direlako; baina, errealitatean, ez dira oso bideragarriak, garestia delako horrelako zergak ezartzea.
  • Kutsadura baimenak. Kutsatu ahal izateko, baimen bat lortu behar da. Baimen horretan azalduko da zein den substantzia kutsatzaile bakoitzaren igorpen-muga, baimenaren indarraldia, lekua eta abar. Hau da garapen jasangarria: "Pertsonen egungo premiak asetzen dituen hazkundea, etorkizuneko belaunaldiek beren premiak asetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe"

ONDASUN EZ-ERRENTAGARRIEN ESKASIA

Ondasun ez-errentagarrien eskasia

Merkatuak, berez, gizarteak eskatzen dituen ondasun/zerbitzu guztiak hornitu beharko lituzke, baina ez da horrela izaten beti. Egoera jakin batzuetan, merkatua ez da gai zenbait eskaerari erantzuteko, gizarte-eskaerei erantzuteko.

Adib. Merkatuak errepide errentagarriak soilik eskainitako lituzke, ibilgailu askok eta askok erabiliko lituzketenak, inbertsioa berreskuratu eta mozkinak lortu ahal izateko. Baina gizarteak eskualdekob errepideak ere eslatzen ditu.

--> Inbertzaile partikularrak horrelako inbertsioak ordaintzeko prest egoten EZ direnez, Estatuak hartzen du bere gain eskualdeko errepideak hornitzea.

- Ia ezinezkoa da ondasun horiek ordaindu ez dituztenek erabil ditzaten eragoztea.

- Ekimen pribatuak gizarteak eskatzen dituenak baino ondasun/zerbitzu gutxiago eskaintzen baditu, Estatuak ematen ditu, azkenean, ondasun/zerbitzu horiek, interes publikokoak direlako.

- Odasun horiez gain, Estatuak beste ondasun/zerbitzu batzuk ere ematen ditu: herrialde baten funtzionamendu onerako estrategikoak direnez, honako hauen bidez gauzatzen da:

  • Ekoizpen propioa (juztizia, polizia, armada, hezkuntza...)
  • Enpresa pribatuei erosita, biztanleen artean doan banatzeko (errepideak, zubiak...)
  • Diru-laguntza partzialak edo osoak (osasingintza, etxebizitza sozialak...)

Deskargatu

PDF Word HTML