Isabel II.aren Garaia eta Liberalismoaren Egituraketa

Historia4,9 KB

Liberalismoaren Garaipena Espainiako Estatu Modernoaren Egituraketa Prozesuan

Liberalismoaren garaipena Espainiako Estatu modernoaren egituraketa prozesuarekin lotuta dago, eta XIX. mendearen erdian Isabel II.aren erregealdiak izan zuen garrantzi politiko eta sozialaren bidez ulertzen da.

Fernando VII.aren Heriotza eta Gatazka Dinastikoa

Fernando VII.a 1833an hil zenean, bere alaba Isabel II.a izendatu zuten erregina, nahiz eta adin txikikoa izan. Horregatik, ama, Maria Kristina, jardun zuen erregeorde.

Hala ere, arazo dinastikoa piztu zen: Fernando VII.aren anaia, Karlos Maria Isidrok, tronua berari zegokiola aldarrikatu zuen, Lege Salikoak gizonezko oinordekoak lehenesten zituelako. Fernandok egoera horri aurre egiteko Berrespen Pragmatikoa sinatu zuen, emakumeek ere tronua jaso zezaketela ezarriz.

Gatazka dinastiko hori gatazka politikoarekin elkartu zen:

  • Maria Kristina liberal moderatuen alde kokatu zen.
  • Karlos Maria Isidro tradizionalisten eta erregimen zaharraren alde sorturiko karlismoaren buru bihurtu zen.

Lehen Karlistada eta Isabel II.aren Agintea

Lehen Karlistada (1833-1839) garatu zen, eta Bergarako Besarkadarekin amaitu ondoren, Isabel II.a behin betiko erregina gisa onartu zen.

Isabel II.ak beti eman zien lehentasuna moderatuei. Espartero aurrerakoia boterean izan zenean, ama eta alaba erbesteratu egin ziren. Hala ere, 1843tik 1868ra Isabel II.ak etenik gabe gobernatu zuen.

Indar Politikoen Lehia

Bere garaian hainbat indar politikoren arteko lehia eman zen:

  1. Karlistak: Tradizioaren eta Antzinako Erregimenaren defendatzaileak izan ziren, eta batez ere iparraldeko lurralde forudunetan izan zuten sostengua.
  2. Moderatuek (Narvaez buru): Erregimen zentralista eta izaera autoritarioa ezarri zuten. Guardia Zibila sortu zuten eta 1845eko Konstituzioaren bidez estatu konfesionala, subiranotasun partekatua eta sufragio zentsitarioa ezarri zituzten.
  3. Aurrerakoiak (O'Donnell lider): Burgesia ertainak eta hainbat militarrek osatzen zituzten. Haien helburua liberalismoa sakontzea, eskubideak zabaltzea, sufragioa handitzea, Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa areagotzea eta nazio subiranotasuna defendatzea zen.

Egituraketa Politiko Nagusiak

Isabel II.aren garaian botere politikoa ez zen hauteskunde bidez txandatzen; pronuntziamendu militarrek markatu zuten aldaketa. Egituraketa politiko nagusiak honakoak izan ziren:

  • Moderatueen agintaldia (1837-1840)
  • Esparteroren erregeordetza (1840-1843)
  • Hamarkada Moderatua (1844-1854)
  • Biurteko Aurrerakoia (1854-1856)
  • Moderatueen itzulera eta krisia (1856-1868)

Indarrean egon zen konstituzio nagusia 1845ekoa izan zen. Nahiz eta aurrerakoiek beste bat idatzi (1856an), ez zen inoiz aplikatu.

Ekonomia: Desamortizazioen Eragina

Ekonomiaren esparruan, desamortizazioek aldaketa handiak ekarri zituzten:

Mendizabalen Desamortizazioa (1837)

Elizaren, nobleziaren eta udalen lurrak konfiskatzean oinarritu zen. Helburua karlisten aurkako gerra finantzatzea eta jabetza merkatu librean sartzea zen. Ondorioz, burgesia eta nobleziaren sektore berriak aberastu ziren; nekazari xumeek ezin izan zituzten lur horiek eskuratu, eta gobernuak dirua bildu zuen.

Madozen Desamortizazioa (1855)

Desamortizazio Orokorra izenez ezagutzen dena, herri lurrak (ondasun komunalak) eta Elizaren geratzen ziren ondasunak saltzea izan zen. Lortutako dirua trenbide sarea eta industria garatzeko erabili zen, baina herri lurren galerak nekazari pobreen egoera okertu zuen, eta berriro ere burgesia izan zen onuradun nagusia.

Monarkiaren Krisia eta Seiurteko Iraultzailea

Azkenik, 1860ko hamarkadan Isabel II.aren monarkiak krisi larria izan zuen. O'Donnell eta Narváez bezalako buruzagi politikoen heriotzak erreginaren irudi ahulduta utzi zuten, eta krisi ekonomiko sakonak egoera larriagotu zuen.

1866ko krisi ekonomikoak AEBetako Gerra Zibilaren ondorioak, finantza kolapsoa, trenbidearen eta industriaren geldialdia eta 1867-68ko uzta txarrak ekarri zituen. Horrek guztiak gizartearen haserrea areagotu zuen.

Testuinguru honetan, Ostendeko Ituna sinatu zen (1866an), Prim, Castelar eta Pi i Margallek Isabel II.aren monarkia amaitzea helburu hartuta. 1867an O'Donnell hil zenean, Serranoren Batasun Liberala ere batu zen mugimendura.

Azkenean, 1868ko irailean La Gloriosa izeneko iraultza piztu zen, Isabel II.a tronutik kendu eta Frantziara erbesteratu zuten. Horrela hasi zen Seiurteko Iraultzailea (1868-1874).

Deskargatu

PDF Word HTML