Ingurumenaren Kutsadura: Definizioak eta Eraginak

Geologia3,66 KB

Berotegi-efektua

Karbono dioxidoa bezalako ehunka gas daude, Eguzkiaren energia pasatzen uzten dutenak eta, aldi berean, Lurrak islatzen duen erradiazioa saihesten dutenak. Honek gure planetako bizitza ahalbidetzen du.

1966ko udazkenean, zientzialariek lehen aldiz onartu zuten gure planetako tenperatura, gizakien jardueraren ondorioz, gradu erdia igo zela. Egun, aurreikusten da, premiazko neurriak hartzen ez baditugu, gure planeta hiru gradu baino gehiago berotu daitekeela. Igoera honek aldaketa klimatikoak ekarriko lituzke, zonalde batzuk desertifikatuz eta beste batzuk, berriz, urperatuz. Gainera, izotz polarrak urtu litezke, eta, honen ondorioz, itsasoko maila igo.

Atmosferari kalte gehien egiten diotenen eta berotegi-efektua eragiten dutenen artean, karbono dioxidoa azpimarratzen dugu, aipatu dugun bezala, erregaien erabileratik eta baso-suteetatik datorrena. Berotegi-efektua ere, metanoak, KFK-ek eta nitrogeno oxidoek, beste gasen artean, areagotzen dute.

Kutsadura akustikoa

Industrializazio handiko lurraldeetan, errepide eta aire zirkulazioak, lantegiek, fabrikek eta eraikuntzek sortzen duten soinua, besteak beste, oso soinu maila altua lortzearen arrazoia izan dira.

Soinua kutsaduraren elementu indartsutzat har daiteke. Honen arrazoia zera da: sor ditzakeen inguruneko perturbazioak eta gizakiaren organismoan eta osasunean eragin ditzakeen ondorio latzak. Soinuaren intentsitatea sonometro izeneko gailu batez neurtzen da eta dezibelioetan adierazten da.

Definizioak: Hondakinak eta kutsadura

Hondakinak une jakin batean beren jabearentzat baliorik gabeko materialak dira, alde batera uzteko direla konturatzen hasten direnean.

Kutsadura deitzen diogu gizakiak ingurune naturalean modu zuzenean edo ez zuzenean eragin duen aldaketari.

Kutsatzaile atmosferikoak

Lehen mailako kutsatzaileak tximinia bezalako foku zehatz batetik datozenak dira. Modu honetan, azufre eta karbono oxidoak atmosferara iritsi ohi dira.

Bigarren mailako kutsatzaileak erreakzio kimikoen eta zenbait kondizio atmosferikoren ondorioz atmosferan agertzen direnak dira. Adibidez, euri azidoaren edo ozono arazoaren eta berotegi-efektuaren kasua da, bere garrantziarengatik laburki aztertuko duguna.

Euri azidoa

Euri ura garratz xamarra omen da zonalde batzuetan, limoi zukua eta ozpina baino garratzagoa.

Euri azidoa eratzen laguntzen duten oxidoak nitrogenoarenak eta sufrearenak dira. Hauek, batez ere, kotxeen motorretatik (bai diesel bai gasolinazkoetatik) datoz, baita ikatz eta petrolio zentral termikoetatik edo berogailu sistemetatik ere.

Bere eragina zoruen, lakuen, ibaien eta lurrazpiko uren azidotzean datza. Ur azidoek milaka animaliaren eta landareren heriotza eragiten dute.

Euri azidoaren kutsadura saihesteko aholkuak

  • Kotxeetako ihes-tutuetan katalizatzaileak ipini.
  • Auto erabilera gutxitu eta garraio publikoa bultzatu.
  • Energia alternatiboak erabili.

Errausketa

Errausketa birziklatu ezin izan diren hondakinen deuseztapenera bideratua dagoen prozesua da. Bere abantailen artean honako hauek dira:

  • Azken hondakinen bolumenaren txikitzea.
  • Hondakinek daukaten energiaren errekuperazioa; hau energia elektriko gisa edo energia termiko gisa egon daiteke.
  • Inbertsio kostuak.
  • Lortutako hondakinen deuseztatzea.
  • Depurazio zorrotz bat eta errekuntza prozesuan sortu daitezkeen gas arriskutsu batzuen kontrola jartzeko beharra, PVC edo beste batzuk 900ºC baino gutxiagoko tenperaturan erretzen direnean.

Deskargatu

PDF Word HTML