Industriaren Erronkak eta Eraldaketak EAEn eta Espainian
Industria Berregituraketa
Industria berregituraketa krisian dauden enpresek, ekonomia saneatzeko asmoz, langile eta ekoizpen kopurua murriztean datza. Ondoren, industrien berrantolaketa emango da. Espainian, eta bereziki EAEn, XX. mendeko 80ko hamarkadan sektore metalurgikoaren berregituraketa gogorra izan zen. Horretarako, beharrezko baldintzak sortu behar izan ziren, hau da, ekoizpen sisteman krisiak jotako guneak eta teknologia aurrerapenak birmoldatu eta eguneratu behar izan ziren, ekonomikoki eta sozialki errentagarriak izango ziren enpresen garapena bermatuko zuten helburuarekin.
Industria Deslokalizazioa
Estatu batek bere mugetatik haratago egindako ekoizpenaren lekualdatzeari deritzo industria deslokalizazioa. Ekonomiaren globalizazio prozesuekin zerikusia du. Prozesu hauek nazioarteko enpresekin egiten dituzte, gizarte babesa gutxiago, lan-legedi eskas garatua, soldata baxuagoa eta ingurumenarekin gutxi arduratutako herrialdeetara joaten baitira.
Goi-Teknologiako Industria
Oro har, zientzialari eta ingeniari kopuru handia erabiltzen dituzten industriak dira, ikerkuntzan eta garapenean inbertsio handiak eginez, produktu eta prozesu berriak sortzean hazkunde azkarra izateko potentziala izanik. Sektore honen barruan ematen diren jarduerak anitzak dira: teknologia fabrikatzea, komunikazio sistemak, informatika eta softwarearekin zerikusia duten zerbitzuak…
Tertziarizazioa
Hirugarren sektorearen jarduerak beste sektoreenak ordezkatzen dituenean gertatzen da tertziarizazioa. Hau ekonomia arloan gertatzean, garatutako herrialdeen bilakaerarekin zerikusia du, sektore honetan lan egiten duen biztanleria aktiboaren kopurua handitzen denean BPGan eragin eta pisu handiagoa izanik. EAEn, Bilbo Handiaren kasua, edo Espainian, Balearrak, adibide esanguratsuak dira. Tertziarizazio prozesua hiri handietan edo turismoaren garrantzia handia duten guneetan nabariagoa da.
Garapen Jasangarria
Pertsonen egungo nahiak asetzeko, baina etorkizuneko gizaldienak asetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe, garapen-eredua litzateke. Bi ideia oso argi adierazten ditu:
- Baliabide naturalen erabilera arrazionala.
- Munduko ekosistemaren babesa.
Garraio Azpiegiturak
Garraio-sareari deritzogu. Bidaiariekin, ibilgailuekin eta merkantziekin batera garraiobide-sistema osatzen dute. EBAk bere araudiaren 1. artikuluan honela definitzen du: "Garraiatzeko hiru moduen bide eta eraikin finko guztiak, ibilgailuen zirkulazioa eta honen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurrian".
Industria Inguru Garatuak Espainian
- Madril: Dibertsifikazio handia, merkatu handia.
- Katalunia: Dibertsifikazio industriala (petrokimika Tarragonan), ekipo ondasunen industria (makinaria elektronikoa), erabilera eta kontsumo ondasunen industria, goi teknologia, Kataluniako sare industriala (Bartzelona, Llobregat…).
- Euskal Industria: Gainbeheran egotetik berpiztera (siderometalurgiari lotuta krisia heldu arte), 1973ko krisia, birmoldaketa (erregulazioak, kudeaketa berriak, teknologia berriak). Industria motak: siderurgia, kimika astuna, ontzigintza, ekipo ondasunen industria, erabilera eta kontsumoko industria.
- Zabaltzen ari direnak: Mediterraneoko itsasertza (Girona-Cartagena) autobidea, eskulangintza, nekazaritza intentsiboa, turismoa, multinazionalak.
- Ebroren sakonunea: Autobidea (EAE-Zaragoza-Madril-Bartzelona), automobilen industria, nekazaritza produktuak, multinazionalak.
- Hiri handietatik ateratzen diren bide nagusien ertzetan (N-II, N-V, Madriletik gertu): Industri nabeen poligonoak.
- Nekazaritza inguruak: Industria endogenoa (enpresa txikiak, teknologia sinplea, prestakuntza txikia…).
- Gainbeheran daudenak: Asturias, Kantabria, Ferrol, Cadiz, Puertollano, Ponferrada.
1973ko Krisiaren Zergatiak
- Dibertsifikazio eza.
- PYMEak enpresa handien menpe.
- Langabezi tasa altuak, lan istiluak.
- Ingurugiro hondatua.
- Fabrika asko itxi.
- Enpleguaren murrizketa.
- Gainbehera: Siderometalurgia, ehungintza, makinaria…
Krisiari Aurre Egiteko
Industria birmoldaketa eta berrindustrializazioa.
Industrializazio Murriztuko eta Urriko Inguruak
Galiziako kostaldea (Vigo), mendebaldeko Andaluzia (Sevilla, Cadiz, Huelva), ipar meseta (Valladolid, Burgos), Ebroren sakonunea (Zaragoza), Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balearrak, Kanariak. Industria handi gutxi, gehienak PYME.