Industria-jabetza eta Merkatu-jardueraren Babesa
Lehia-askatasunaren printzipioa
Industria-jabetza: Kontzeptua eta Modalitateak
Lege-xedapenen oinarrizko helburua enpresaburua, enpresa eta merkataritza-establezimendua babestea da.
Industria-jabetza eskuratzen da, asmatzaileek edo aurkitzaileek industria-arloko asmakizunak sortu edo aurkitzen dituztenean, edota ekoizle, fabrikatzaile nahiz merkatariek beren lanaren emaitzak antzeko beste batzuetatik bereizteko zeinu bereziak sortzen dituztenean. Industria-jabetzaren eskubideak eskuratzeko, nahitaezkoa da jabetza horren Erregistroan inskripzioa egitea; eskubide hauek modu esklusiboan erabili edo ustiatzeko eskubideak dira. Eskubide hauek aintzatesteko nahitaezkoa da horiek Patente eta Marken Espainiako Bulegoan inskribatzea; inskripzio hori, bertan luzatutako ziurtagiriaren bidez adierazten da.
Patenteak aldi baterakoak dira. Legeak ezarritako iraupena amaitzean iraungitzen dira.
Industria-jabetzaren modalitateak
- Enpresaburua, enpresa, establezimendua eta enpresa-jardueraren ekoizkin nahiz zerbitzuak bereizten dituzten zeinuak.
- Zenbait sorkuntza intelektual ere babesten ditu industria-jabetzak.
Markak
Helburu nagusia ekoizkin nahiz zerbitzuetarako bezeroak erakartzea da. Marken bidez, kontsumitzaileei bide erraza eta erosoa eskaintzen zaie eskuratu nahi dutena identifikatzeko. Bide hori jarraituta, enpresaburu ospetsu batek ekoizkin nahiz zerbitzu berriak merkaturatzerakoan, markak horien kalitatea bermatzen du. Legeak markaren definizio onargarria eman du ondokoa adieraziz: “Marka da pertsona baten ekoizkin eta zerbitzu berdin edo antzekoetatik bereizteko zeinu edo bidea”.
Marka motak
- Banakakoak: Enpresaburu zehatz batek erabiltzen dituenak dira, merkatuan jartzen dituen ekoizkin nahiz zerbitzuak beste batzuetatik bereizteko.
- Kolektiboak: Ekoizle, fabrikatzaile, merkatari edota zerbitzu-emaileen elkarteek erregistratutakoak izango dira; horien bidez, elkarte horietako kideen ekoizkin nahiz zerbitzuak bereizi egingo dira merkatuan, elkarte horietako kide ez direnen ekoizkin nahiz zerbitzuetatik.
Markaren eskubidea, babesa eta eskualdaketa
Establezimendu-errotulua
Sorkuntza Intelektualen Babesa
Asmakuntza-patenteak
Asmakuntza-patenteak Estatuak luzatutako tituluak dira. Titulu horren bitartez, patentea eskuratzen duenak eskubide esklusiboa du asmakuntza zehatz bat gauzatzeko hogei urteko epean.
Patentearen eskualdaketa eta ustiapen-lizentziak
Industria-jabetzaren beste modalitateekin gertatzen den bezala, patente-eskabidea eta patentea bera ere, zuzenbideak aintzatetsitako bide guztiak erabiliz eskualda daitezke.
Eskualdaketen kasuen artean bada berezi bat: “Ustiapen-lizentziarena”, hain zuzen. Horrek ez du patentearen titulartasun juridikoa ukitzen, bai ordea patentearen ondoriozko eskubidea.
Lizentzia motak
- Kontratu-oinarria dutenak
- Legeak zuzenean ezarritakoak