Industria Iraultza: Langileen Mugimenduak eta Ideologiak

Historia2,85 KB

Antzekotasunak (Marxismoa eta Anarkismoa)

  • Jabetza pribatuaren eta langileen esplotazioaren aurka daude.
  • Berdintasunezko gizartea lortu nahi dute iraultzaren bidez.
  • Kapitalismoaren eta burgesiaren aurka daude.

Desberdintasunak (Marxismoa/Anarkismoa)

  • Marxismoa: Jabetza Estatuaren esku egotearen alde dago. / Anarkismoa: Jabetza kolektiboaren alde dago.
  • Marxismoa: Botere politikoa lortu nahi du alderdi politikoen bidez. / Anarkismoa: Alderdi politikoak suntsitu behar direla uste du.
  • Marxismoa: Langileen Estatua sortu nahi du (proletariotzaren diktadura). / Anarkismoa: Estatua suntsitu behar dela uste du.

Kapitalismoaren Ezaugarriak

  • Jabetza pribatuan oinarritzen da.
  • Ekimen askearen ondorioak dira.
  • Ahalik eta etekin handiena lortzea du helburu.
  • Eskaintza-eskariaren legea enpresen artean, lasterketa kostuak eta prezioak murrizteko.
  • Kapitalismoari gainezkoen krisiek eragiten diote.

Industrializazioaren Hedapena

Europan

  • XVIII. mendearen bigarren erdialdean: Britainia Handian.
  • XIX. mendearen hasieran: Frantzian eta Belgikan.
  • XIX. mendearen erdialdean: Alemanian.
  • XIX. mendearen bigarren erdialdean: Euskal Herrian, Italian, Espainian.
  • XIX. mendearen amaieran: Europako ekialdean, Austro-Hungariar Inperioan eta Errusiar Inperioan.

Munduan

  • XIX. mendean: AEBn, Japonian.
  • XX. mendean: Gainontzeko herrialdeetan.

Langile-Elkarteak

Langileen lehen erreakzioa ludismoa izan zen. Makinak suntsitzea zuten helburu. Langile batzuk beren elkarteak sortu zituzten beren interesak defendatzeko. Langileei laguntza ematen zieten langabezian eta gaixorik zeudenean. Grebak antolatzen zituzten, erresistentzia-kutxak sortuz. Sindikatuak sortzeko aukera eman zuen. 1824an Combination Laws deuseztatu zen. 1834an Great Trade Union sortu zen, eta beren aldarrikapenak ziren elkartzeko eskubidea, lanaldia murriztea, soldatak hobetzea eta haurren lana arautzea.

Langileen Ideologiak

Pentsalari batzuk kapitalismoak eragindako bidegabekeriak salatzen saiatu ziren. Sozialismo utopikoaren pentsalariak Saint-Simon eta Fourier ziren. Jabetza pribatuaren kontra zeuden. Haien proposamena jabetza kolektiboa zen, berdintasuna lortzeko. Korronte iraultzaileak (marxismoa eta anarkismoa sortuz) kapitalismoaren eta jabetza pribatuaren kontra zeuden. Berdintasuna lortu nahi zuten iraultzaren bidez. Anarkismoaren pentsalariak Bakunin eta Kropotkin ziren. Jabetza pribatuaren eta langileen esplotazioaren kontra zeuden.

Deskargatu

PDF Word HTML