Industria, Holding, Deslokalizazioa, Goi-teknologia Industria, Enpresa, Garapen Iraunkorra, Garraio-Azpiegiturak, Portu Lehorra, Frankizia

Ekonomia3,15 KB

  • Industria

    Lehengaiak kontsumo-produktu bihurtzen dituen jarduera ekonomikoa da. Horretarako, energia, giza baliabideak eta makina espezifikoak erabiltzen dira.

  • Holding

    Jarduera nagusitzat beste enpresa batzuetako akzioak edukitzen duten enpresak dira, enpresa haiek kontrolatu eta haietatik errentagarritasuna eskuratze aldera. XIX mendearen amaieran sortu zen.

  • Deslokalizazioa

    Lantegi baten leku-aldaketari deitzen zaio, lantegi bateko kostuak murriztu edo beste inguru ekonomiko bateko abantaila konpetitibo bat baliatzearren burutzen dena, langile kualifikatuak dituztelako.

  • Goi-teknologia Industria

    Teknologia aurreratuenak eta berrienak erabiltzen dituzten industriak dira (telekomunikazioak, informatika, robotika, energia barriztagarriak). Puntako industria oso langile prestatuak eta kualifikatuak izaten dituzten herrialde aberatsetan egoten dira.

Otra def: Hirugarren Industria Iraultzak bultzatutako industri adar bat da, intentsitate maila teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handiena dituena. Prestakuntza handiko eskulana dute, eta Espainia beste herrialdeekin konparatuta gutxiago garatu da.

  • Enpresa

    Erakunde ekonomiko eta sozial bat da, gizarteari ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiona modu eraginkorrenean ekoizpen-faktoreak, kapitala eta lana bateratuz. Enpresaburua enpresako ekoizpen-baliabideen jabea da, eta langileak kontratatzen ditu lan egiteko, beste kasu batzuetan, enpresen helburua gobernuz kanpoko erakunde (ONG) eta enpresa publikoen kasuan. Aldi berean lana zein kapitala ekartzen dituzten bazkideez osaturiko enpresak daude, kooperatibak kasu. Nolanahi ere, enpresak ekonomia eta gizarte bateko oinarrian kokatzen dira, produktuen ekoizpena eta zerbitzuen eskaintza bermatuz eta enplegua sortuz.

  • Garapen Iraunkorra

    Garapen iraunkorra, jasangarria edo sostengarria den garapen mota bat da, ondorengo belaunaldien garapena eagozten ez duena, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordetzen dituena.

  • Garraio-Azpiegiturak

    Garraio-sistemaren oinarri materiala da, autobide, errepide eta garraio-sistemak osatzen dutena. Ezaugarri nagusiak: Inguru fisikoa ez da mesedegarria, sareak erradialak dira, eta Europako eta munduko garraio-sisteman dagoen integrazioa hobetu nahi da.

  • Portu Lehorra

    Salgaien terminal intermodal bat da, herrialde baten barruan itsasotik urruti kokatuta, baina itsasportu batekin zuzenean lotuta dagoena. Erreferentziazko zona batean kokatuta egoten da, ondo komunikatuta trenbide edo errepideko garraioen bidez, itsas portura eramateko.

  • Frankizia

    Enpresa batek beste bati bere izena erabiltzeko, bere produktuak saltzeko ematen dion eskubidea, eta horretarako baldintzak zehazten dituen kontratua da.

Deskargatu

PDF Word HTML