Industria Birmoldaketa, Berrindustrializazioa eta Industria Politikak

Geografia18,51 KB

Industria Birmoldaketa eta Berrindustrializazioa

Industria-birmoldaketa: Helburuak; tarte laburrean krisian zeuden industria-sektoreetan jardutea zen, bideragarritasuna eta lehiakortasuna lortzeko beharrezko doikuntzak eginez. Jardunen bidez, ekoizpen-eskaintza eta eskaria egokitu ziren. Horretarako, enpresak itxi zituzten, edo ekoizpen-gaitasuna murriztu egin zen, langileen erregulazioak egin ziren kaleratzeen edo erretiro aurreratuen bidez eta, modernizazio teknologikorako prozesuak eta eskari handiagoa zuten produktuetan espezializatzeko joera hedatu egin zen.

Sektoreak: siderometalurgikoa, ontzigintza, etxeko tresnen linea zuria, ekipo elektrikoak, osagai elektronikoak, ehialak eta oinetakoak.

Emaitzak; enplegua asko murriztea eta jardunak enpresa handietan pilatzea izan ziren.

Berrindustrializazioa: Helburuak; birmoldaketa gogorren jotako inguruetako industria-ehuna berregitea eta enplegua sortzea izan ziren.

Jarduna; Berrindustrializazio Urgenteko Zonak sortzea izan zen, pizgarri fiskalak eta finantziarioak jasoko zituzten, eta bestelako laguntzak langabetuak hartzeagatik.

Emaitzak; positiboak inbertsioa handiagotzea eta lehen oso espezializatuta zeuden inguruetan industria dibertsifikatzea izan ziren. Baina urritasunak ere egon ziren: aurreikusitako enplegua baino gutxiago sortu zuen; laguntzen onuradun nagusiak enpresa handiak izan ziren, eta eskualdeen arteko desorekak areagotu ziren.

Gaur egungo industria ekoizpenaren ezaugarriak

Azaldu itzazu gaur egungo industria ekoizpenean murgilduta dauden sektore ezberdinen ezaugarriak Espainian intentsitate teknologiko txikia industria-sektore helduek pisu handia dute; sektore dinamikoenetan atzerriko kapital ugari dago eta goi-teknologiako sektoreak Europako beste herrialde batzuetan baino gutxiago ezarri dira.

Industria sektore helduak

Eragin handia izan du faktore hauek behera egiteak: lehiakortasuna, eskaria murriztea eta birmoldatze prozesua. Hauek dira sektoreak:

  • Oinarrizko metalurgia eta eraldaketa metalikoarekin lotutakoak
  • Linea zuriko etxeko tresnen fabrikazioa
  • Ontzigintza
  • Ohialgintza eta jantzigintza

Industria-sektore dinamikoak

Produktibitate eta espezializazio handiko industria-adarrak dira, eskaria bermatuta dago. Atzerriko kapitala egotea oso garrantzitsua da (automobiliarena, nekazaritzako elikagaiena eta kimikoa)

  • Automobilen sektorea: birmoldatze prozesua gainditu ondoren, dinamismoa berreskuratu zuen. Industria plantak enpresa multinazionalenak dira eta ekoizpen gehien esportatzen dira. Plantak eta osagaien industriak delokalizatzeko arriskua.
  • Sektore kimikoa: Espainiako industria oinarria. 2 azpisektore: Petrokimikoa eta eraldaketako kimikoa.
  • Nekazaritzako elikagaien sektoreak: industria txiki eta sakabanatuak, multinazionalak ere pisu handia dute. Etorkizuneko helburuak barruko merkatuko salmentak handiagotzea eta esportazioak sustatzea da.

Puntako edo goi-teknologiako industria sektoreak

Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia.

Espainian, sektore horiek atzerapen handiarekin ezarri dira, menpekotasun handia dutelako, lehiakortasun urriko ETE nagusiak direlako eta eskulanak eta hezkuntza-sistema enpresa eskaeretara ez daudelako egokituta.

Goi teknologiko sektoreak parke teknologiko edo zientifikoetan ezarri dira. Ezaugarri hauek dituzte:

  • Metropolien eta hirien inguruan ezartzen dira, industria gehienetan tamaina ertaina eta txikia dute. Horietan enpresa -sehaskak egoten dira.
  • Helburua; industria berritzaileek toki garapenerako lokomotoreak izatea da.
  • Emaitza: parke eta enpresa berritzaile gehienak hiri handien inguruan eta industria ardatz dinamikoenetan pilatzea. Goi teknologiako industriak oso selektiboak dira kokapena hautatzerakoan, zerbitzu espezializatuak behar dituztelako. Horregatik, lurralde desoreka sendotu egin da. Ere, parkeen arrakasta enpresa multinazionalak erakartzeko gaitasunaren araberako izan da.

Industriaren Egituraren Arazoak

Zeintzuk dira gaur egungo industriaren egiturak dituen arazoak? Espainiako industriaren egiturak gaur egun arazo batzuk ditu. Eraginez, lehiakortasuna gutxitu da, eta kanpoko merkatua saltzeko zailtasunak.

  • Enpresen eta industrien batez besteko tamaina txikia da. Azkarrago eta malgutasun handiagoz erreakzionatzen dute gaur egungo industriak jasaten dituen aldaketen aurrean, eta lan gatazka gutxiago dituzte. Produktuak garestiagoak dira, eta lehiakortasuna gutxiago dute, neurri batzuen eraginez, eskala ekonomikoa eta ikerketa modernizazio arloko inbertsio handiak ez dira posible.
  • Ikerketa eta berrikuntza ez dira behar bestekoak. Oso pilatuta dago sektore ikuspuntutik, enpresa ikuspuntutik eta lurralde ikuspuntutik.
  • Teknologiaren sorrera ez nahikoa, eta menpekotasun handia. Ikerketen inbertsio gutxi egiten eta unibertsitatearen eta enpresen artean integrazio txikia dagoelako.

Industria Kokapenaren Aldaketak (1980tik)

1980tik industria-kokapenean ematen diren aldaketak eta industria kokapen horrek sortzen dituen desorekak. Gaur egun industria kokapena 1980ko hamarkadatik aldaketak ikusten dira.

Kokapenerako gaur egungo faktoreak

III. Industria Iraultzako aldaketen eraginez, kokapenerako faktore batzuk garrantzia galdu eta beste batzuk pisu irabazi dute.

  • Baliabide naturaletatik hurbil egoteak garrantzia galdu du, kontsumo merkatutik hurbil egotea garrantzia galdu du, garraioak eta komunikazioa hobetu direlako, eta globalizazioaren barruan salmenta inguruak zabaldu direlako.
  • Garraio eta komunikazio sistema onak eta eskulana izatea garrantzitsua da.

Gaur egungo joerak: hedapena eta pilaketa

Aldaketek industria kokatzeko joerak aldatu dituzte.

  • Espazio periferikoetarantz hedatzen ari da. Industria pilaketa handiek arazoak dituzte: garestitzea, lan gatazkak eta eskularen prezio garestia handiagotzea. Hori dela eta, industria kostu txikiagoak dituen inguruetan ezarri ohi da. Hobekuntza teknologikoei eta garraioen arloko hobekuntzei esker, industriak abantaila gehien espazioetan kokatu dira.
  • Industralizazio endogenaren garapenak, abantaila lehiakorretan, etekinak lortzen industria erakartzen dituzte.
  • Deskolonizazioak edo deslokalizazioak sektore helduetan, eragin handia. Teknologian, ez dute asko eskatzen, baliabide eta eskulan asko kontsumitzen dute. Hemen prezio txikiako eskainiz lehiatu.
  • Espazio zentraletako industria pilaketa mantendu egiten da. Teknologia berrien sektoreak ezarri dira, zerbitzu eta azpiegitura aurreratuak eta maila handiagoko merkatua eskatzen dituztenak, eduki teknologiko handiko ondasunen erosleei bideratuta. Enpresei gizarte eta kudeaketa egoitzek kokapen zentralak bilatzen. Gaur egungo egoera konplexua da.

Industria Inguruak Gaur Egun

Zeintzuk dira industria-inguruak gaur egun? Lurralde desoreka handiak. Sektore dinamikoenak eskualde aurreratuenetan ezartzen dira eta beste lurralde-desoreka batzuen iturria. Biztanleriaren banaketa; aberastasuna; azpiegituren, ekipamenduen eta zerbitzuen hornikuntza eta pisu politikoa. Industria sustatzea eskualde garapeneko politiken oinarrizko jardunetako bat.

Industria-inguru garatuak

Madrilgo eta Bartzelonako metropoli-inguruetako espazio zentralak. Industria sektore helduak hondoratu edo birmoldatu egin dira eta industria suspertu da, goi teknologiako sektoreak eta nazioko enpresa handien eta multinazionalen gizarte egoitzak ezarri direlako.

Hedatzen ari diren industria inguruak eta ardatzak

Motak:

  • Metropoli-koroek; hirien periferian. Kasu batzuetan industria tradizionalak dira, deslokalizatuta eta kostuak murriztu eta hirian okupatzen zuten lurra salduta negozioa egin nahi dute. Industria horiek industria poligonoetan ezartzen dira. Koroek enpresa berritzaileak erakartzen dituzte, eta parke teknologikoetan ezartzen dira.
  • Hiri inguruko zerrendak, hiri espazioaren eta landa espazioaren arteko trantsizio aldean, oso erakargarriak dira, hurbileko hirietan industria berriz kokatzeko. Industria txikiak, gutxi kapitalizatuak dira, prestakuntza txikiko eskulan malgua behar da. Ekoizpen tradizionalak egiten.
  • Industria garapeneko ardatza, komunikabide nagusien zehar ezartzen. Nazioan, Ebroren haranekoa eta Mediterranoekoak dira. Nazioko industriak eta multinazionalak erakarri dituzte. Eskualde mailan ardatz batzuk garatu dira, Madrilen inguruan eta barruko ardatzak errepide nagusien zehar.
  • Landa inguruetan Industria txikiak, gutxi kapitalizatuak eta prestakuntza txikiko eskulan merkea eta malgua behar duten. Lantegi txikiak, bilokalizatutako hiriko enpresak edo inguruko baliabideak aprobetxatzen dituzten tokiko enpresaburuak. Enpresa berritzaileak ere sortzen dira.

Gainbeheran dauden industria inguruak eta ardatzak

Arrazoia: industriak sektore helduetan duen espezializazioa da, fabrika handia da nagusi eta menpekotasun handia dute. Berrindustralizaziorako zailtasunak daude, gutxi kualifikatutako lan merkatua dagoelako. Ondorioak; desindustralizazioa, gainbehera demografikoa, lehiakortasuna galtzea.

Industralizazio induzitu eta urriko inguruak

Industria ezarpen handia eta bakartu batzuk daude, eta industria txikiak, tradizionalak eta sakabanatuta daude. Industralizazio induzituko inguruak Aragoin, Gaztela, Leon. Industria barrutiak daude, industria sustatzeko abian jarri ziren politiken ondorioz. Industria horietan inbertsioak, enplegua bildu ziren baina ez ziren gai izan hurbileko inguruetan hedatzeko. Eraginez, lurralde desoreka. Industralizazio urriko inguruen kokapena ez da oso lehiakorra, industria handiak puntualak dira. Enpresa txikietan, lehiakortasuna txikia da.

Gaur egungo Industria Politika

Zein da gaur egungo industria politika?

Esparru eta helburuak

Esparrua kanpora irekita dago, estatuaren esku hartzea txikia da eta Europar Batasunak eta autonomia erkidegoek industria politikaren diseinuan parte hartzen dute.

  • Kanpora irekitzen. Munduko merkatuan integratzea da emaitza. Produktuentzat arantzelak kendu eta kanpoko tarifa txikia 3. herrialdeetatik datozen produktuentzat. Egindako eta jasotako inbertsioak gora egin du.
  • Estatuak industrian duen esku hartzea txikituda, xede enpresa guztiak sendotu eta modernizatzea da.
  • Europar Batasunak estatu kideetako industria politikan esku hartzen du. Helburuak lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea.
  • Autonomia erkidegoek haien politika eta estatuarena koordinatzen dituzte Industriako Arloko Batzarrean.

Helburua: lehiakortasuna handiagotzea, industria faktoreen ingururan lan egitea, berrikuntzaren inguruan; banaketa orekatuagoa, eta jasangarritasun bermatua lortu nahi delako.

Sektore politika

Helburua, arazo hauek konpontzea; industriak sektore helduetan duen gehiegizko espezializazioa eta goi teknologiako sektoreen garapena. Neurri nagusiak:

  • Birmoldaketa burutzea edo deslokalizazioa eragina jasan duten inguruak berrindustrializatzea. Estatuak ezin du dirurik eman enpresak eusteko.
  • Industria-behatokiak sortzea. Beharrizanei eta eskariei buruzko informazioa biltzen, lehiakortasuna hobetzeko.
  • Kanpoko lehiarik handiena duten sektoreak babestea. Ohialgintza, automobilgintza, inbertsioen amortizazio aldi luzea da.

Politika estrukturala

Helburua: enpresen lehiakortasun eta nazioartekotze urriren arazoak konpontzea da. Arazoek neurri txikiarengatik eta ikerketan eta gaitasun teknologikoan egindako inbertsio urriengatik gertatzen dira. Neurri nagusia:

Enpresen tamaina desegokia hobetzeko, 2 mota:

  • ETEak babestea eta sortzea bultzatzen. Industria barrutiak eratzen, berrikuntza, eta nazioartekotzea enpresak esportatzaileak bihurtuz.
  • Enpresa handiak babestea. I+G egindako gastua handiagotzea. Ikerketa hobetzea, kualifikatutako langileak gehituz. Unibertsitateko ikerketa eta zientifikoak enpresean transeferitzea. Espainiak ikerketako eta teknologiako nazioarteko programetan parte hartzea. Ikereketa eta berrikuntza bultzatzea enpresetan eta sektore zehatzetan.
  • Nazioartekotzea bultzatzen da, Espainiako produktuak kanpora sustatu, kalitate irudia hobetuz.

Lurralde politika

Helburua; industriaren banaketan dauden desoreka espazialak zuzentzea.

Industria sustapenaren politika

Eskualde Pizgarrien Legea bilduta dago. Herrialdean beharrizanik handiena duten inguruetan egindako inbertsioentzar konpetsazioak eskaintzen.

Garapen ondorengoaren politika

Gaur egungo lurralde bakoitzeko potentzialtasunak eta hobariak bultzatzen dira, ekonomia golbalizatuan gainerakoekin lehiatzeko.

a) Politika oinarriak: Mikroplanifikazioa: tokiko eta eskualdeko administrazioek protagonismo handiagoa eta agintaritza zentralak esku hartze txikiago izan behar dute. Tokiko laguntza. Berrkintza eta informazioa sustatzea.

d) Garapen eta industralizazio engoneoa lortzeko estrategiak Industria Garapeneko Sozietateak, kapital publikoaren eta pribatuaren partaidetzak. Inbertsio proiektu ertainak eta txikiak bultzatzen eta emaitzak apalak izaten dira. Industria barrutiek edo klusterrek gaur egun bultzada handiagoa jasotzen dute. Industria sektore batean espezializatutako ETEen sareen osatzen dute. Industria barrutiak hobari lehiakorra eskaintzen dituzte lurraldeetan sortzen dira. Ohialgintza eta jantzigintza; altzariak, bitxigintza, musika tresnak...

Industria ingurumen politika

Helburua: industriak ingurumenean eragindako arazoak konpontzea eta galtzeko arriskuan dagoen industria ondarea babestea.

Indurumen arazoen aurkako borroka

Arazoak konpontzeko prebentzio neurriak eta eragindako kalteak konpontzeko neurriak.

  • Baliabide naturalak gehiegi erabiltzeak. Garapen iraunkorra sustatzen du.
  • Industria batzuek ingurua kutsatzen dute, kutsadora atmosferikoa eta uren eta lurzoruaren kutsadura da. Arazo horien aurrean, jarduera hauek egiten dira:
  • Kaltearen prebentzioa. Industriarako teknologia garbien inguruko ikerketa. Prozesu garbiak gehitzea oso errentagarria da enpresentzat, lehengaiak eta energia-iturriak aurrezteak eta birziklatzeak eraginkortasun handiagoa.
  • Neurri zuzentzaileak hartzea. Kyotoko konpromisoak betetzeko. Ingurumen auditorien bidez.
  • Industriek paisaiaren balio estetikoa ere kaltzentzen. Instalazioak erakitzea, kanpoko itxurari arreta gutxi eskaintzen.

Espainiako Industriaren Berreskuratzea

Zer faktore izan zuten eragina Espainiako industriaren berreskuratzean? 1985etik Espainiako industria krisitik berreskuratzen hasi zen. Eten egin zen 1990-1994 nazioarteko krisiagatik. 2 faktore eragin zuten, Europar Erkidegoan sartzea eta III. Industria Iraultzako aldaketak.

Europa Erkidegoan sartzea

1986an, horrek erronka sortu zuen. Erronka berria, produktuen arauketa tekniko eta sanitarioak; enpresa-monopolioak ezabatzea; Estatua enpresei emandako laguntza kentzea eta birmoldaketa homogeneoa bihurtzea.

Hobariak, merkatua handiagotzea, merkataritza-arantzelak desagertzea, berrikuntzetara irisgarritasun handiagoa lortzea.

III. Industria Iraultzako aldaketak

1970etik aldaketak. Oinarria berrikuntza, iraultza zientifiko eta teknologikoaren aurrerapenak produktu berriak lortzera, ekoizpen prozesura, antolaketara eta marketinera aplikatzen da. Ekoizpenean, industrien egituran eta kokapenean aldaketak aipagarriak gertatu dira.

Aldaketak industria ekoizpenean

Iraultza teknologikoak “goi teknologiako” industria sektore berriak bultzatzen ditu. Telematika, doitasun tresnak, material berriak, garraiobide modernoak, bioteknologia, laserra eta energia berriztagarria.

Aldaketak industria egituran

a) Ekoizpen sisteman. Teknologia berriek deszentralizazioari eta ekoizpena malgutzeari mesede egin.

Deszentralizazio ekoizpen prozesu fasetan zatitzea eta bananduta kokatzen da. Sare telematikoei eta teknologia berriei esker, ekoizpen dezentralizazioak fabrikak handia eta sistema fordista ordeztu. Enpresa multiplantak eraiki dira eginkizun espezializatuak egiteko. Enpresak azpikontrat daitezke, ETE sarea eratu daiteke.

Ekoizpen malgutzra, produktuaren serie txikiak prezio errentagarrietan egitea. Eskala ekonomikoa hedadura ekonomikoekin ordezten.

b) Aldaketak enpresen neurrian

c) Industria enpleguan. Prestakuntzarekin, tertziarizazioarekin eta desarautzearekin lotuta.

Industria enpleguaren prestakuntza eta tertziarizazioa handiagotu egin dira. Langileek egindako ekoizpen-zereginetan enplegua murriztu makinak egiten dutelako.

Lan merkatua desarautu. Malgutasun eskatzen denez, negozio kolektiboa egonkortsuna duen lehen mailako merkatuko langileen kopurua murriztu.

Aldaketak industrien kokapenean

Enpresak hedatu edo deslokalizatu dira, abantail handiagoak eskaintzen lekuetara. Goi teknologiako industriak, bulegoak eta ekoizpen zerbitzu kualifikatuenak pilatzen, ekipamenduen eta zerbitzuen arloko hornikuntza onenak.

Industria Berreskuratzearen Adierazleak

Ekoizpenarekin, egiturarekin, lurraldearekin eta ingurumenarekin lotutako arazo batzuk daude. Konpontzeko industria politika garatutako jardunak egiten dira.

Deskargatu

PDF Word HTML