Independentzia Gerra eta Baionako Konstituzioa
Independentzia Gerra
Baionan hori gertatzen ari zen bitartean, espainiarren haserrea handitzen hasi zen, errege-familiak alde egin baitzuen. Horregatik, jendea Madril okupatzen zuten frantsesen aurka altxatu zen.
Azkenean, altxamendu horiek 1808an Espainia osoan zabaldu zen gerra ekarri zuten, hau da, Independentzia Gerra. Altxamendu horiek zigortzeko, Murat jeneralak erreboltariak fusilatzeko agindua eman zuen.
Gerrako bi talde nagusiak
Altxamenduak egiten jarraitzen zuten, eta bi taldetan banatzen zirela esan daiteke:
- Frantsestuak: Gutxiengo liberalek eta despotismo ilustratua defendatzen zuten zenbait nobleek osatzen zuten. Hauek, Josef I.aren gobernua defendatzen zuten pentsatzen zutelako, batetik, ilustratuek nahi zituzten erreformak egin ahal izango zituela eta, bestetik, gerra geldiaraziko zuela. Funtzionario pragmatikoak, elizgizon ilustratuak eta pentsalari eta noble ilustratuak ziren batik bat. Hauek aldaketak nahi zituzten hezkuntzan, erlijioan eta zuzenbidean.
- Tradizionalistak: Gizarteko kide gehienek frantsesen aurka jardun zuten, Fernando VII.a defendatuz. Jovellanosek eta Floridablancak erregea itzultzea nahi zuten erreformekin jarraitzeko.
Baionako Konstituzioa
Josef Bonaparte saiatu egin zen, Espainiako tronura iritsi zenean, Espainiako lehen konstituzioa izango zena aplikatzen. Konstituzioa onetsi zen, baina erregimena ahuldu zenez, ez zen aplikatu.
Konstituzioaren ezaugarriak eta erreformak
Konstituzioa liberala zen zenbait neurri garrantzitsuri dagokionez, esaterako:
- Sufragio murriztua.
- Pribilegioak ezabatzea.
- Torturaren abolizioa.
- Foruen erreforma.
Hala ere, liberal-moderatua zela esan daiteke, erregearen boterea mantendu zelako eta baita erlijio katolikoa nagusi gisa finkatzen zelako. Konstituzio honek erreforma batzuk sortu zituen:
- Inkisizioa abolitzea.
- Ikastetxe publikoak jartzea.
- Euskal foruak kentzea (oso polemikoa izan zena).
- Jauntxoen erregimena ezeztatzea.
Oso eragin txikia izan zuen gerran zeudelako eta Josef I.ak ezin izan zituen nahi adinako erreformak martxan jarri. Herriaren aurrean txotxongilo baten itxura zuen Napoleonen anaiak; beraz, ospe txarra zuen.