Ilustrazioaren Garaia XVIII. Mendea
XVIII. mendea ilustrazioaren garaia izan zen eta ondorioz kant filosofo ilustratutzat hartzen da. Ezaugarri:
Arraoimena
Garai honetan giza arrazoimenarengan konfidantza nabarmenduko da. Giza arrazoimenari esker aurrerapen zientifikoak, ekonomikoak, politikoak eta moralak emango dira. Hala ere, Descartesek ez bezala, giza arrazoimenak bere mugak dituela onartuko da.
Erlijio Naturala edo Deismoa
Jainkoak munduaren sortzailea izate jarraituko du baina munduko gertakarietan ez du parte hartzen, hauek giza arrazoimenaren pean baitaude.
Ezagutza Zalbatzeko Asmoa
Garai honetan Diderot eta D'Alamberten entziklopedia agertuko da, jakitua zabaltzeko helburuarekin. Bestalde pedagogia agertuko da haurtzaroko eta herriaren heziketa bultzatzeko asmoz.
Gizartean Berdintasuna eta Askatasuna
Monarkiaren aurkako altxamendu burgesak egongo dira. Emakumeen tokoa gizartean indartuko da.
Baikortasun Kulturala
Eztabaidaezina progresuan sinesten dute ilustratu gehienek. Arrazoiari esker, teknika eta zeintzian aurrerapenak gertatzen ari dira eta gertatuko dira eta hauei esker gizakia erosoago eta zoriontsuago biziko da.
Filosofiak Orientazio Praktikoa
Filosofiak orientazio praktikoa hartuko du, kritika sozialera eta politikora bideratuz. Gizakiak dogmak alde batera utzi behar ditu eta bere arrazoimaren bidez bere kabuz pentsatu behar du.
Garai honetan EEBBen konstituzioa edo Frantziako iraultza gertatu ziren. Giza eskubideen lehen aldarrikapenk agertu ziren. Kant giza askatasunaren defendatzaile, iraultza frantsesaren eta estatu batuetako independentziaren aldekoa izan zen. Haatik, kantek Prusian bizi zuen giroa bestelakoa zen eta Federiko Handiaren despotismo ilustratua goraipatu egin zuen, baina konstituzioa okerra zuzentzeko ahalmena izan gabe. Erregearen esku zegoen konstituzioa zuzentzea. Erregeak legea bete behar zuen, baina herriak ezin zezakeen bere aurka egin legea betzen ez bazuen.
Kanten Filosofia
Kanten filosofian eragin handia izan zuten: batetik, arrazionalimoak (Wolff) eta enpirismoak (Hume) eszeptizismoa; bestetik ilustrazioak eta azkenik talde protentante pietistak. Arrazionalismoan hezi zen. Wolff Leibnizen jarraitzailea zen eta Leibniz Descartesena. Arrazionalismoa Wolff-en eskutik irisi zitzaion Kanti. Arrazionalismoak gure ezagutzaren iturri bakarra arrazoia dela aitortzen duen migumendua da. Hume ezagutzeak Kant arrazionalismoaren errebisioa egitera bultzatu zuen. Enpirismoa bere azken onodorioetara Humek eraman zuen XVIIIan. Kantek Humen lana ezagutu zuen. Honek ioenez, morala emozio bat besterik ez zen eta ondorioz ezinezkoa zen etika unibertsal bat planteatzea. Ilustratu Frantziarrekin harremana izan zuen Kantek eta hauengandik gizakiaren askatasunaren ideia hartu zuen. Jean-Jacques Rousseau filosofoak berebiziko eragina izan zuen kanten eta harengandik gizarte hitzarmenaren ideia hartu zuen. Rousseauen ustez gizakia naturatik atera egiten da, gizarte artifizial bat sortuz. Gizakiek beraien beharrak asetzeko estatua sortzen dute, haien morala eta arrazoia garatzeko. Gizaki hauek legeak garatzen dituzte, eta subiranotsauna ondorioz herritik dator. Pietismoaren eragin erlijiosoa: Filosofia eskolastikaren teologismoa kritikatu bazuen ere, kanten pentsamendua sakonki espirituala eta erlijiosoa da. Pietismoa determinismoaren alde agertu bazen, Kant honen guztiz kontra agertu zen.