Ikerketa, Garapena, Berrikuntza eta Ekoizpen Prozesuak

Ekonomia3,58 KB

Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza

Ikerketa zientzia eta teknologiaren arloan ezagutza berriak eskuratzeko egiten den lana da. Garapena eskuratutako ezagutzak aplikatzea da, produktu berriak lortzeko zein ekoizpen prozesu berriak diseinatzeko edo horiek hobetzeko. Berrikuntza produktu edo prozesu berriak lortzean edo horiek hobetzean gertatzen da.

Kalitatea Enpresetan

Gaur egun kalitatea enpresarentzat erreferentzia bat da, eta kudeatu eta planifikatu beharreko alderdi garrantzitsu bat. Enpresak eskaintzen dituen produktuen kalitatearen araberakoa izango da bere lehiakortasuna merkatuan. Enpresa batek kalitatea lortzeko lanean aritzeak ez du esan nahi gehienezko kalitatea lortu behar duenik, baizik eta produktuak zehazki behar duena. Izan ere, gehiegizko kalitateak nahiz gutxiegiko kalitateak kostuetan eragina izan dezake. Helburu nagusia bezeroen espektatibei egoki erantzutea da. Enpresako kalitate-sistemak araupetua egon behar du produktuen kalitatea zer nolakoa den zehazteko. Hala, bezeroek errazago jakingo dute produktuak eskatutako kalitatea duen ala ez. Nazioartean badago horretarako erakunde bat: ISO (Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea). Kalitatea ziurtatzeko bete beharreko prozedurak eta arauak ezartzeaz arduratzen da (ISO arauak). Arau horiek betetzen dituzten enpresek kalitate-ziurtagiria jasotzen dute (kalitatearen Q-a).

Ingurumenaren Garrantzia Ekoizpenean

Ekoizpen jarduerek natura baliabideak kontsumitu eta hondakinak sortzen dituzte. Enpresen barne-kostu egituran sartzen ez diren kostu hauei (kutsadura, zarata...) kanpo-eragin negatibo edo gizarte-kostu negatibo deritze. Hori dela eta, beharrezkoa da gizarte-kostu horiek enpresen kostu-egituran sartzea. Ingurumena babestuz eta inpaktu ekologikoa murriztuz jokatzen duten enpresek gizarte erantzukizuna aintzat hartu eta ingurumen-kudeaketa egokia egiten dutela esaten da. Bestalde, ingurunearen babesa bere gain hartzen duten enpresek lehiakortasun abantailak lor ditzakete merkatuan. Honela, ingurumenaren babesaren inguruan ingurumenaren industria deritzona sortu da (produktu "berdeak").

Ekoizpen Prozesuak

Ekoizpen prozesua ekoizpen faktore edo INPUT-ak (natura baliabideak, kapitala, lana) eraldatu eta balio handiagoa duten produktu bukatu edo OUTPUT-ak lortzean datza. Ekoizpen-prozesuak zenbait irizpideren arabera sailka daitezke:

Eskulanen Intentsitatea

  • Eskuzko ekoizpena: laneskuaz soilik egiten da (eskulangintza).
  • Mekanizatua: lanesku nahiz makineria erabiliz (altzari-gintza).
  • Automatizatua: makineriaz soilik (osagai elektronikoak).

Iraupena

  • Ekoizpen jarraitua: etengabe ekoizten da (zentral elektrikoa).
  • Aldizkakoa: herri lanak.

Produktuaren Desberdintzea

  • Ekoizpen sinplea: produktu bakarra ekoizten da (garia).
  • Askotariko ekoizpena: hainbat produktu desberdin (automobilgintza).

Prozesuaren Arabera

  • Prozesurako ekoizpena: ondasuna lantegiaren atal batetik bestera doa (ordenagailuen muntaketa).
  • Leku finkokoa: langile eta makinak mugitzen dira (eraikuntza).

Eskariaren Gogobetetzea

  • Biltegirako ekoizpena: enpresak erabakitzen du zer eta noiz fabrikatu (mas-kontsumoko ondasunak).
  • Eskariaren araberakoa: bezeroaren nahien arabera ekoizten da (luxuzko artikuluak).

Deskargatu

PDF Word HTML