Hornidura funtzioa eta izakinen kudeaketa enpresan

Ekonomia2,67 KB

Hornidura funtzioa eta helburuak

Hornidura funtzioa enpresa-jarduera egiteko beharrezkoak diren materialak erostea da, ekoizpen- edo merkaturatze-prozesuari hasiera emanez. Honen helburua ekoizpen- eta merkaturatze-sailak hornitzea da, eta funtsezko hiru alderdi ditu:

  • Erosketa: Merkaturatze- edo ekoizpen-sailek behar dituzten produktuak erosi behar dira. Horretarako, hainbat faktore izan behar dira kontuan: emate-epea, prezioa, kalitatea, erosi osteko zerbitzuak eta ordainketa-baldintzak.
  • Biltegiratzea: Erositako produktuak gorde egin behar dira ekoizpen- edo merkaturatze-prozesua hasten den arte. Horretarako, antolakuntza-sistema bat behar da izakinak antolatu eta sailkatzeko.
  • Kudeaketa: Antolakuntza-sistema bat behar da, eta haren helburua behar diren izakin-kopurua eta eskabide-erritmoa zehaztea da.

Prozesu honek ordena kronologikoa du; beraz, denbora bat behar du, hornidura-ziklo deritzona, eta enpresa motaren arabera ezberdina da (merkaturatze- edo industria-enpresa).

Izakinak eta hauen kudeaketa

Izakinak: Enpresak biltegian batzen dituen eta horniduraren kudeaketan zenbait funtzio espezifiko betetzen dituen material oro dira.

Izakinen kostu motak

  • Eskabide-kostuak: Eskabideak egiteak dakarren kostuak dira.
  • Eroste-kostuak: Hornitzaileari erosten diogun produktu-kopurua bider produktuaren prezioa egitean lortzen da.
  • Inbentarioen mantentze-kostua: Biltegian izakinak izatearen kostua da, eta hainbat mota daude:
    • Administratiboak: Administratzioko langileen kostuak eta kudeaketa-sistemaren kostuak.
    • Operatiboak: Biltegiko langileen kostuak, mantentzeko tresnak eta izakinak arriskuetatik babesteko aseguruenak.
    • Espazio fisikoarenak: Lokalak alokatzeko kostuak, amortizazioak, zergak, eraikinen aseguruak, berotzea, hozkailuak...
    • Ekonomikoak: Izakinen zaharkitze-kostuak eta balio-galtzearen kostuak.
    • Finantzakoak: Izakinak edukitzeko inbertitutako kapitala finantzatzeko ordaindutako interesen kostua. Enpresak berak finantzatzen badu stocka, enpresak aukera-kostua duela esaten da.
  • Stock-hausturaren kostuak: Enpresa izakinik gabe geratzen denean sortzen diren kostuak dira; hau da, produkturik ez dagoelako eskabideari erantzun ezin dionean sortzen direnak, edo lehengairik ez dagoelako edo ekoizpenerako beharrezkoak diren beste izakin batzuk ez dituelako sortzen direnak.

Deskargatu

PDF Word HTML