Hirugarren Karlistaldia eta Foruen Abolizioa (1872-1876)

Historia2,69 KB

Hirugarren Karlistaldia eta Foruen Abolizioa

Euskal Herrian, liberal moderatu kontserbadore askok bat egin zuten karlistekin. Tradizioaren, Foruen eta erlijio katolikoaren defentsa erradikalagoa eginez, iraultzaileen jarrera antiklerikalaren kontrako jarrera nabariagoa hartzen hasi ziren.

Amadeo Saboiakoaren erregealdia (1871-1873)

Amadeok tronua hartu zuen, baina ezin izan zien aurre egin oposizioaren indar handiari eta alderdi-zatiketei:

  • Herritarrek ez zuten onartu.
  • Karlistek ere ez zuten onartu (Karlos Maria de los Doloresen alde).
  • Hirugarren Karlistaldia hasi zen.
  • Madrilen gatazka politikoa eta zatiketak nagusitu ziren.
  • Azkenean, erregeak abdikatu egin zuen.

Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)

Gerraren arrazoiak

  • Iraultza demokratikoa eta estatu laikoa ezartzea: Euskal Herrian erlijio-sinesmen sakonen kontrako erasotzat hartu zen.
  • Joera tradizionalistako karlismoari katolikotasunaren defentsak indarra eman zion, Seiurteko Iraultzailean Foruak ez baitziren zorrotz errespetatu.
  • Karlista taldeek propaganda politiko ona egin zuten prentsan, eta Elizak pulpituetan; ondorioz, herritar gehienek liberalismoa katolikotasunaren eta foruzaletasunaren kontrako mugimendutzat hartu zuten.
  • Amadeo ez zuten onartu (kanpotarra zelako) eta Karlos VII.aren monarkia berrezarri nahi izan zuten. Horrela, gizarte tradizionalaren, ordenaren, katolikotasunaren eta Foru-berezitasunen oinarriak finkatzeko aukera ikusi zuten.
  • "Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea" printzipioekin, karlistek legebiltzarra alde batera utzi eta eraso militarrari ekin zioten, erregimen monarkiko tradizionala berrezartzeko.

Gerraren nondik norakoak

  • Gerra 1872an hasi zen, Karlos VII.a errege zilegi izendatzean.
  • 1876ra arte iraun zuen. Alfontso XII.a politikan esku hartzen hasi zenean, errepublikaren kontrako eta liberal foruzale asko joera aldatzen hasi ziren.
  • 1876an, Lizarra erori ostean, liberalek garaipena lortu zuten. Canovasen gobernu berriak, Errestaurazio garaian, Foruen deuseztapena eta kontzertu ekonomikoen ezarpena (1876ko uztailaren 21eko Legea) agindu zuen, Euskal Herrian historiaren aldi berri bati hasiera emanez.
Gerraren amaiera eta ondorioak
  • Alfontso XII.aren armada liberalak 1876ko otsailean Lizarra, Tolosa, Donostia eta Iruñea hartu zituen. Karlos VII.ak ihes egin zuen eta gerra amaitu zen.
  • Foruen abolizio formala: 1876ko legearen bidez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa gai fiskal eta militarretan gainerako probintzien pare geratu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML