Hirigintza eta Hiri Plangintzako Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,58 KB

Jarraian, hirigintzan eta hiri-plangintzan funtsezkoak diren hainbat kontzeptu azaltzen dira:

Alde Zaharra

Hiriaren jatorrizko edo hasierako aldea da, industrializazio garaia arte urbanizatutako espazioa. Alde zaharren ezaugarri nagusiak hauek dira: plano irregularra, etxe txikiak eta bilbe itxia. Industrializazioaren hazkundearekin, planoek aldaketak izan zituzten, harresiak bota eta espazio berriak sortuz. Gaur egungo hirietan, alde zaharrek azalera txikia hartzen dute eta berritze prozesuan daude.

Zabalgunea

XIX. mendean, Alde Zaharretik kanpo sortutako auzo berria da. Hiria haztean emandako erantzun planifikatua da, ezaugarri hauekin:

  • Plano ordenatua
  • Kale zabalak
  • Berdeguneak
  • Zerbitzuak
  • Burgesiaren gunea

CBD (Merkataritza eta Negozio Gune Nagusia)

Merkataritza, negozioak, administrazioa eta finantzak pilatzen dituen hiriko gunea da. Espazio honetan jarduera espezializatuenak biltzen dira.

Hiri-hierarkia

Hiri batek beste eskualde, hiri eta herrialdeekin duen harremanaren arabera sortzen den mailakatzea da. Horretarako, kontuan hartu behar dira hiriaren tamaina demografikoa, betetzen dituen funtzioak eta sortzen dituen fluxuak.

Metropoli-ingurua

Hiri zentral batek bere inguruan hiri satelite multzo bat duenean sortzen den hiri-aglomerazioa da. Eremu handi bat administrazio eta politika eskualde gisa antolatzeko sortzen dena.

Konurbazioa

Hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago aldi berean hazi eta elkartu direlako sortzen dena, baina hiri bakoitzak bere independentziari eusten dio.

Urbanizazio Barreiatua

Hiriaren zabalkundea dakar, hiriaren kanpoaldeko auzoak modu lasaian, polarizatu gabe, hedatzen direlarik. Garraio eta komunikazio sistemen hobekuntzak direla eta, lan-lekua eta bizi-lekua banandu egiten dira. Pertsonak familia bakarreko etxeetan bizitzeko joera dute eta dentsitatea txikia da.

Pendulu-mugimenduak

Biztanleriaren joan-etorriek osatzen dituzten mugimenduak dira: etxetik lanera eta lanetik etxera. Garraio azpiegituren hobekuntzek bultzatuta egiten diren denbora jakin baterako mugimenduak dira.

Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO)

Udalerriek hirigintza antolatzeko erabiltzen duten oinarrizko tresna da. Plan Orokorrak hiriaren garapena proiektatzen du, inguru bakoitzeko lurra zertan erabiliko den zehaztuz (hiriko lurra, urbanizagarria edo urbanizaezina).

Deskargatu

PDF Word HTML