Hiri eta Landa Eremuak: Ezaugarriak, Funtzioak eta Arazoak
Hiri eta Landa Eremuak
Landa Eremua
- Biztanleriaren dentsitatea 150 bizt./km² baino txikiagoa da.
Hiri Eremuaren Ezaugarriak
- Hiriaren definizioa: Espainian, 10.000 biztanletik gorako guneak.
- Eraikinen tipologia: Dentsitate handiko eraikinak.
- Jarduera ekonomikoak: Hirugarren sektoreko (zerbitzuak) eta industriako jarduerak nagusi (adibidez, osasuna, hezkuntza).
- Ingurunean duten eragina: Espazioa eraldatzeko gaitasun handia.
Hirien Funtzioa eta Barne-Egitura
Hirien Funtzio Nagusiak
- Industria funtzioa
- Kultura eta hezkuntza funtzioa
- Funtzio politiko eta administratiboa
- Turismo-funtzioa
Hirian funtzio bakoitzak duen kokapenak hiriaren barne-egitura osatzen du:
Hiriaren Barne-Egitura
- Hirigunea: Europako hirietan, gunerik zaharrena da, erakunde politikoak, udaletxea eta monumentuak egoten dira. Hiri handietan, erdialdea negoziogunea izaten da.
- Bizitegi-auzoak: Etxebizitzen eta saltokien kantitateak han bizi diren biztanleen maila sozioekonomikoa islatzen du.
- Industria-eremua: Aldirietan egoten dira, errepide inguruetan.
- Merkataritza, zerbitzu eta garraio-eremuak: Aldirietan egoten dira, komunikazio-bide nagusitik hurbil.
Hiri Eremu Motak
- Metropoli-barrutiak: Hiri batez eta haren inguruko beste biztanle-gune batzuez osatuta.
- Konurbanizazioak: Hainbat hiriz eta metropoli-barrutiz osatuta; hiriak elkartu eta hiri-eremu jarraitua sortzen dute.
- Megalopoliak: Hiri-eremu jarraitu izugarriak, konurbanizazioak, metropoli-barrutiak eta hiriak dituzte barnean.
Herrialde Garatuetako eta Garapen Bidean Dauden Herrialdeetako Hiriak
Herrialde Garatuetako Hiriak
Hirien egitura antzekoa da, baina aldeak daude Europakoen (zaharrenak) eta Ameriketako eta Australiako hiri anglosaxoien artean.
- Hirigune historikoak: Alde zaharra, monumentu historikoak dituena. Europaz kanpoko hiri anglosaxoietan ez dute hirigune historikorik.
- Zabalguneak: XIX. mendean sortuak.
- CBD (Central Business District): Etxe orratzak eta bizitegi-erabilera gutxi.
- Industrialdeak: Hirien kanpoaldean kokatuta.
- Aldiriak: 1950-1970etik aurrera sortuak, hiri-bilbearen kanpoaldeko bizitegi-auzoak.
Garapen Bidean Dauden Herrialdeetako Hiriak
- Hirigune historikoak: Gehienak Europako kolonien ondorioz sortuak, kolonoek sortutako auzo europarrak.
- CBD (Central Business District): Hirigune historikoaren alboan, bizitegi-auzo dotoreekin batera.
- Txabola-auzoak (Slum): Pobreek sortuak, baliabide gutxiko eremuak.
- Industrialdeak: Hirien kanpoaldean, horien inguruan langileen bizileku diren auzoak.
Hirien Tamaina eta Hierarkia
Hirien Tamaina (Biztanle Kopuruaren Arabera)
- Metropoli handiak: 10.000.000 biztanle edo gehiago.
- Metropolitarrak: 5.000.000-10.000.000 biztanle.
- Hiri handiak: 1.000.000-5.000.000 biztanle.
- Tarteko hiriak: 500.000-1.000.000 biztanle.
- Hiri ertainak: 100.000-500.000 biztanle.
Hiri-Hierarkia (Harremanak eta Mailak)
Hirien arteko harremanak:
- Komunikazio eta garraio-harremanak
- Politika eta ekonomia harremanak
- Berrikuntzari lotutako harremanak
Hiri-hierarkiaren mailak:
- Hiri globalak: Mundu osoko hirietan eragiteko gaitasuna dutenak.
- Kontinenteko hiriak: Eragin-eremua kontinente bat edo zenbait herrialde hartzen ditu.
- Hiri nazionalak: Eragin-eremua bere herrialdea da.
- Eskualdeko hiriak: Herrialdearen zati batean edo inguruko eskualdean dute eragina.
Hirietako Arazo Nagusiak
- Zirkulazioa eta kutsadura-arazoak: Bero-uharte efektua.
- Hondakinak: Kudeaketa eta pilaketa.
- Desberdintasun sozialak: Gizarte-mailen arteko arrakalak.