Hiri Kontzeptuak eta Antolamendua

Geografia2,78 KB

Metropoli Eremua

Metropoli eremua (eragin eremua) hiri zentral bat, eskualde horri izen ematen diona, eta hiri satelite multzo bat duen eskualdea da. Eskualde horretan dauden populaketek logela-hiri (ciudad dormitorio), industria-hiri, zerbitzu-hiri edo merkataritza-hiri bezala funtziona dezakete, baina dena modu zentralizatuan antolatuta.

Metropoli eremuak eskualde handi bat antolatzeko administrazio eta politika eskualde bezala sortzen dira. Eskualde horretan dauden udalerriak independenteak diren arren, bere hazkundea eta lurraldearen antolamendua metropoli zentralak baldintzatuta dute. Hori dela eta, metropoli eremua hiri aglomerazio edo hiri-sare bezala ere ezagutzen da.

Konurbazioa

Konurbazioa hainbat metropoli inguru hazi eta elkartzen direnean sortzen den aglomerazioa da. Hiriak funtzioen eta erakundeen aldetik independenteak izaten jarraitzen dute.

Konurbazioen adibideak:

  • Aviles-Gijon-Oviedo
  • Santander-Torrelavega
  • Alicante-Elx-Murtzia multzoak

Hirigintza Barreiaturik

Hirigintza barreiaturik (sakabanaturik) industria garaiko hirigintza bilduari, espazio hazkunde polarizatuari eta aglomerazio ekonomikoei oposatzen zaie. Hirigintza tradizionalaren zabalkundea suposatzen du lurraldetik modu lasaian, ez polarizatuta, hedatzen.

Garraio eta komunikazio sistemen hobekuntza dela eta, lan-lekua eta bizi-lekua banandu egin dira. Hirigintza barreiatuaren zabalkundean suburbanizazio eta kontraurbanizazio prozesuek parte hartzen dute. Prozesu horiek hiriaren erdigunetik periferiarako populazio mugimendu deskonzentratzailea suposatzen dute.

Mugimendu Pendularrak

Mugimendu mota hau ohikoa da metropoli-koroetan, logela-hirien eta hiri zentralaren artean, lan, hezkuntza eta antzeko gaiengatik. Esaterako, logela-hirietan bizi diren eta egunero lan egiten duten hiri handira joaten diren langileen kasua litzateke.

Gaur egun, metropolien dinamika berriekin, kasu askotan alderantzizko mugimendua gertatzen da: hirien erdiguneetatik lan-populazioa metropoli-eremuen kanpoko koroetan kokatutako industrietara edo enpresetara joaten da, edo metropoli-eremuko zona desberdinen artean.

Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra (HAPO)

Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra (HAPO), Espainiako hiri-arautegian udalerri batean edo gehiagotan lurralde antolakuntza osoa gauzatzeko definituta dagoen tresna da (P.G.O.U. bezala ere ezaguna).

HAPOren bitartez, lurzorua sailkatzen da, lurzoru mota bakoitzari aplika dakien erregimena zehazten da, babespeko zonaldeak arautzen dira eta udalerriaren hornidurarako ezinbesteko osagaiak zehazten dira. Modu berean, zonalde bakoitzeko populazio-dentsitatea eta eraikitzeko ahalmena ere zehazten dira.

Deskargatu

PDF Word HTML