Hiri Hierarkia eta Antolaketa Euskal Herrian
Hiri Hierarkia: Sarrera
Hiri-sistema bateko hirien ezaugarriak tamaina eta gauzatzen dituzten eginkizunak dira. Horien arabera, eragina inguru handiago edo txikiago batean gauzatzen dute eta hiri sisteman kokapen hierarkikoa dute. Neurri demografikoaren, eginkizun eta eragin-esparruaren hedaduraren arabera, Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute, metropoliak...
Metropoliak
Hiri nagusi batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri-aglomerazioa da. Egun, metropoli eremu funtzionaltzat jotzen dira, ezaugarri jakin hauek dituztenak: erdigunean, harri eta konplexutasun funtzional handiko hiri bat egotea; periferiatik mugimendu pendularrak izatea; jarraitutasun arkitektonikoa edukitzea... bere eraginpeko eremuarekin lotzeko.
Konurbazioa
Haztearen poderioz fisikoki bat egin duten 2 hiri izendatzen ditu, esaterako, Eibar eta Ermua. Konurbazioko hiri bakoitzak independentziari eusten dio. Espainian, turismoarekin lotuta dago Alacant-Santa Pola.
Urbanizazio Barreiatua
Hiri-taldeen hazkunde eta garapena kontrol zehatzik gabe; ohikoa da lehen nekazal guneak izandako lekuetan kokatzea. Biztanleri dentsitatea txikia izaten da eta distantziak nahiko egoten dira urbanizatutako eta lehendik egondako egituretatik.
Hiri Antolamendurako Plana
Udalerriaren hirigintza-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Hiri-garapena zenbait urterako proiektatzen da: lurzoruaren erabilera, bide-sarea, ekipamendua...
Euskal Herriko Hiri Hierarkia: Sarrera
Egungo antolamenduaren zergatiak azaltzerakoan, aintzat hartu behar da aldagai historiko eta geografikoak eman direla. Klimak, topografiak eta landareek eragina izan dute kosta eta barrualdea bereiztean. Hala ere, desberdintasun nagusia industrializazioak eman zuen.
Euskal hiri-sistemaren orientazioa ez da erabat atlantikoa; Frantziako hegoaldearekin eta Ebroko bailararekin komunikabide garrantzitsuak ditu. Honela, biztanleriaren %70 isurialde atlantikoan dago. Garapen ezberdina eman denez, desoreka dago hiri-sisteman.
Hiri Sarea eta Hierarkia
Hiri-sareek, beraz, hierarkia baten arabera funtzionatzen dute. Giza asentamenduen arteko harremanak ezarri dituzte; harreman horien artean, hierarkikoki goitik ezarritakoak nabarmentzen dira, metropoli handietatik azken mailakoetara.
Hiri-sistemaren funtzionamendua ezagututa, lurralde-antolamenduaren helburuak uler daitezke. Gure hiriak komunikabide-ardatzen bitartez lotuta daude eta txikienak handien mende daude. Egun, hiri ertainak sustatzeko helburu nagusia daukagu.