Hiri-Espazioaren Eboluzioa: Zabalgunea eta Periferia

Geografia4,8 KB

Zabalgunea

Zabalgunea hiriaren hazkundearen eta bilakaeraren adierazle nagusietako bat da, eta hainbat eredu eta funtzio hartu ditu historian zehar.

Zabalgune Burgesa

Espazio berria da, burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzuten diena. Ordena, higienea eta onura ekonomikoa islatzen ditu.

  • Sortzeko unea: Koadrikula itxurako plano erregularra hartu zuen. Bilbea dentsitate txikikoa zen. Eraikinei dagokienez, burgesen etxebizitzak ziren bereziki (lorategidun etxeak).
  • Bilakaera: Denborak aurrera egin ahala, zabalguneak aldaketak izan zituen, espazio zentral gisa hartu zelako. Bilbea trinkotu egin zen, eta eraikinak bertikalak ziren. Lurzoruaren erabilerari dagokionez, zabalgunean eginkizun tertziarioak ezarri ziren eta alde zaharretik kale nagusietara hedatu ziren.
  • Gaur egun: Hirugarren sektoreko jarduera espezializatuenak erakartzeko gunea da zabalgunea.

Industria Auzoak

Industria-instalazioak hiri-periferian ezarri ziren, hirira sartzeko bide nagusien ondoan. Industriara emigratu zuten langileak ezin ziren alde zaharrean ezarri, baliorik handiena zuten inguruak garestiak zirelako.

  • Sorrerako unea: Plano desantolatua hartu zuten, jabeek periferiako landa-lurretan egindako partzelazio pribatu eta kontrolik gabekoetatik sortu zirelako. Bilbea itxia eta trinkoa zen, eta eraikuntzan neurri eta kalitate txikiko etxebizitzak ziren nagusi.
  • Gaur egun: Industria-inguru zaharkituetan, industriak kentzeko prozesua gertatu da; eta langileen auzo zaharretan, baliorik handieneko sektoreak berritu egin dira eta balioa irabazi dute.

Lorategi Auzoak

XIX. mendearen amaieran sortu ziren. Auzo hauek Ebenezer Howard hirigileak garatu zituen, eta ez zituen lorategi-hiri autonomoak sortu, familia bakarreko etxebizitzen lorategi-auzoak baizik; eta hauek hirigintza utopikoan oinarritzen ziren.

Arturo Soriaren Hiri Lineala

Arturo Soriaren hiri lineala kale handi bat zen, 40 metroko zabalerakoa eta inguruan etxe-uharteak zituena. Bertan oinarrizko zerbitzuak eta garraioak zeuden. Gaur egun oso aldatuta dago, lurzoruak balioa irabaztearen eraginez.

Periferia

Gerra Zibilaren osteko urteetan, depresio ekonomikoa eta eraikitze-jarduera eskasa izan ziren nagusi, material gutxi zegoelako. Horregatik, 1960ko hamarkadatik aurrera, Espainiako hiri nagusiek hazkunde handia izan zuten. Hiriek eraikitako ingurua handiagotu egin zuten eta garraio-ardatz nagusien inguruan periferia zabalak sortu zituzten. Hiri-inguru horiek auzoko udalerriekin elkartu ziren batzuetan, horrela hiri-aglomerazioak sortuz. Gaur egun, hiri handien hazkunde-erritmoa txikiagoa da, baina espazioan hedatzen jarraitzen dute. Modu horretan, hiri lauso izenekoa sortu da, eta horren adierazpen nagusia landa-hiri inguruak sortzea da.

Egoitza Auzoak

  • Txabolen Auzo Marginalak

    Legez kanpoko lurzoruan sortzen dira, landa-lurretan. Etxebizitzak hondakin-materialekin eraikitzen dira, eta ez dituzte oinarrizko zerbitzuak, argia esaterako. Auzo hauek 1950eko hamarkadan lortu zuten zabalkunderik handiena, nekazaritza-exodo masiboa zela eta.

  • Sustapen Ofizialeko Etxebizitza Auzoak

    1940-1960 bitartean garatu ziren gehien. Estatuaren laguntzarekin eraiki ziren, eta saltzeko edo alokatzeko prezioan mugak zituzten. Kasu gehienetan bilbe irekiko auzoak sortu zituzten, familia bakarreko etxebizitzekin edo blokeekin, eta horietan monotonia, eraikitze-kalitate eskasa eta ekipamenduen eta zerbitzuen arloko gabeziak larriak ziren. Gaur egun, eraikinak zaharberritzeko lanak egiten ari dira.

  • Sustapen Pribatuko Etxebizitza Poligonoak

    1960tik aurrera sortzen hasi ziren. Bilbe irekia zuten, eta bloke edo dorretan antolatu ziren, etxebizitzen artean espazio zabalak utziz lorategietarako. Hala ere, laster H itxurako blokeak hedatu ziren. Eraikinetan nazioarteko estiloa erabili zen; eraikin geometrikoak, hain zuzen ere.

  • Etxe-Uharte Itxiko Auzoak

    1980-1990 hamarkadetan sortu ziren, altueraren giza eskala eta kaleen antolaketa berreskuratzeko.

  • Familia Bakarreko Etxebizitza Inguruak

    Periferian dira nagusi. Erdiko klaseak naturarekin harremanetan egon nahi zuen eta automobila hedatu egin zen. Bilbea irekia dute, elkarri atxikiak.

Ekipamendu Inguruak

  • Industria Inguruak

    1950-1960ko hamarkadetako poligonoak daude; kasu batzuetan, enpresa berriak hartzeko berritu dira. Horrez gain, industria-espazio berriak ere badaude, hala nola parke teknologikoak.

  • Ekipamendu Inguru Orokorrak

    Gaur egun jarduera ekonomikoak hiri-periferiara deszentralizatzearen emaitza dira (osasun-zentroak, administrazio-zentroak, etab.).

Deskargatu

PDF Word HTML