Hiri-Egitura eta Auzoen Garapena: Zabalguneak eta Periferia
Hiri-Hedapena eta Auzo Motak
Zabalgune Burgesa: Espazio Berriak
Zabalgune burgesak espazio berriak dira, helburu hauekin sortuak:
- Ordena eta plano erregularra: Lauki-sare formako plano erregularra zuten hasieran.
- Higienea: Zoladurak, estolderia, ur-hornidura eta espazio berdeak.
- Etekin ekonomikoa: Etxebizitzak eraikitzearen, denden eta garraioen bidez.
Sortu zirenean, hiri-bilbea dentsitate baxukoa zen, eta burgesen jauregitxoak eta etxe lorategidunak ziren nagusi. Lurzorua etxebizitzak egiteko erabili zen batez ere.
Denbora igaro ahala, aldaketak izan ziren: Hiri-bilbea trinkoago egin zen, etxe-uharteen lau aldeetan eraiki baitzen, eta parke izateko proiektatutako espazio askotan ere eraiki egin zen. Eraikuntza bertikalagoa bihurtu zen.
Langile-Auzoak: Industria eta Marginazioa
Industria-instalazioak aldirietan jarri ziren, bide nagusien, portuen edo tren-geltokien ondoan. Emigratutako langileak ezin zirenez alde zaharrean bizitzen jarri, horregatik, zabalgunearen aldirietan sortutako auzo marjinaletan eta industrien ondoan kokatu ziren.
Auzo hauen ezaugarriak:
- Antolatu gabeko planoak.
- Hiri-bilbea itxia eta trinkoa.
- Kalitate eskaseko eraikuntzak.
Lorategi-Auzoak: Ideia Naturalistak eta Higienistak
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen lehen herenean sortu ziren, ideia naturalista eta higienistak hedatzearen ondorioz:
- Naturalismoa
- Naturara hurbiltzearen alde egin zuten.
- Higienismoa
- Eguzkiak eta aire zabalean ibiltzeak osasunean zituzten ondorio positiboak hartu zituzten kontuan.
Hiri-Periferia: XX. Mendeko Hedapena
Hiriaren kanpoaldeko zerrenda da, XX. mendearen hasieratik gaur egunera arteko hiri-hedapenari dagokiona. Bi etapa bereizten dira:
1. etapa: 1955-1975 Garaia
Handia izan zen hirietako hazkundea, berezko hazkundeak eta nekazarien immigrazioak eraginda, industriaren gorakadaren ondorioz. Etapa horretan, periferiak hirien aldamenean ez ezik, komunikabideen alboetan zehar ere hedatu ziren.
Ezaugarriak:
- Eredu trinkoa.
- Urbanizazioaren dentsitate handia.
- Eraikin bertikalak.
- Lurzorua erabilera-eremu desberdinetan banatuta zegoen, baina gaizki komunikatuta.
2. etapa: 1975etik Aurrera
Hiriek murriztu egin dute hazkunde-erritmoa krisiaren eraginez. Eraikuntza-eredua sakabanatua da, eta hiri sakabanatu esaten zaio.
Ezaugarriak:
- Urbanizazio-dentsitate baxua.
- Lurzorua erabilera desberdinen araberako zonifikazioa du.
- Zonaldeak ondo konektatuta daude elkarren artean eta hirigunearekin, bide-sare dentso baten bitartez.