Haitzuloaren mitoa
EGUZKIA: Haitzuloaren mitoan, Platonentzat eguzkia kanpoan dagoen eta presoa azkenik ikusten duena da. Ongiaren ideia irudikatzen du eguzkia, azken helburua.
HAITZULOA: Haitzuloaren mitoan, bere errealitatearen teorian, bi munduak azaltzeko erabiltzen duen adibidea da. Adibide honetan haitzuloa mundu materiala litzateke.
IRITZIA: Sentipenezko munduari dagokion ezagutza maila da, ezagutza aldakorra eta behin behinekoa. Bi azpimaila dauzka: Pistis (gauza materiala) eta ilusioa (irudiak).
ITZALAK: Haitzuloaren mitoan, kobazuloan kokatzen ditu munduko gauzen irudiak balira bezala, hau da, irudinezpeko errealitatea irudikatzeko erabiltzen ditu. Presoak bere bizitza osoan ikusten ditu eta kobazulotik ateratzekoan, itzal hoiei forma eman dieten benetako objetuak ikusten ditu.