Globalizazioa: Definizioa, Eraginak eta Erakundeak

Ekonomia2,91 KB

Globalizazioa

Definizioa: Mundu osoko herrialdeen arteko elkar eragina eta elkarren arteko menpekotasuna garatzeko prozesua.

Estatuen zeregina ekonomian

Estatuak bi jarduera mota egiten ditu:

  • Ekonomia-arloko politika egiten du; ekonomia-jarduerak kontrolatzen dituzten arauen multzoa.
  • Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten eta banatzen ditu, eta hau guztia erabiltzen du:
    • Pertsonengandik eta enpresetatik biltzen dituen zergak.
    • Estatuaren enpresen edo enpresa publikoen ekoizpenetik lortzen dituen etekinak.
    • Enplegatu publikoen lana.

Ekonomia liberalizatzearen ondorioak

  • Nabarmen hazi da herrialdeen arteko merkataritza, horren ondorioz, gora egin du ekoizpenak.
  • Gero eta handiagoa da mundu mailako ekonomia-integrazioa. Horren ondorioz, herrialdeetako ekonomiak gero eta mendetasun handiagoa dute.
  • Ekonomia-potentzia berriak sortu dira, horri esker, ekonomia-hazkunde handia lortu dute.
  • Gizartea eta kultura ere globalizatu egin dira, zabaldu baitira pentsatzeko eta bizitzeko moduak.

Multinazionalak

Hainbat herrialdetara iristen den enpresa da; horietan gauzatzen du haren jardueraren zati bat.

I+G+B

I+G+B, ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren siglak dira.

  • Ikerketak aukera ematen digu jakintza handitzeko.
  • Garapenaren bidez, jakintza berriak aplikatzen ditugu, ekoizpenean hobekuntza praktikoak lortzearren.
  • Berrikuntza da produktuak edo ekoizpen-prozesuak sortzea edo aldatzea, berrikuntzak txertatuz.

MME (Merkataritzaren Mundu Erakundea)

Merkataritzaren Mundu Erakundea (MME) honako hauetaz arduratzen da, besteak beste: herrialdeen arteko merkataritza-arauak ezartzeaz, arau horiek aplikatzen eta betetzen direla zaintzeaz, eta sortzen diren gatazkak konpontzeaz. Gaur egun, 161 herrialde dira MMEko kide; beste 24, berriz, behatzaile dira, eta MMEn sartzeko zain daude.

NDF (Nazioarteko Diru Funtsa)

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) helburutzat du munduko finantza-egonkortasuna bermatzea; esaterako, aldi baterako maileguak ematen dizkie arazoak dituzten herrialde kideei.

Munduko Bankuaren zeregina

Munduko Bankuak helburutzat du pobrezia murriztea, baita diru-sarrera ertainak eta apalak dituzten herrialdeei garatzen laguntzea ere.

G-8 eta G-20

Garrantzi politiko eta militar handiko herrialde industrializatu batzuek osatzen dute G-8; zehazki, Alemaniak, Kanadak, Estatu Batuek, Frantziak, Italiak, Japoniak, Erresuma Batuak eta Errusiak. Aldizka biltzen da, munduko ekonomiaren arazo handiak aztertzeko, eta arazo horiek konpontzeko neurriei buruzko jarrerak bateratzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML