Gizarte kolonialismoa 1

Historia4,45 KB

XIX. mendea arte, ezezagunak ziren munduko leku batzuk. Hori dela eta, beste lurraldeen aldeko interesa piztu zen, eta espedizio ugari antolatu ziren. Europako estatuek beren lurraldea zabaltzen hasi ziren, eta menderakuntza politikoari eta ustiakuntza ekonomikoari bide eman zioten. Fenomeno horri kolonialismoa deritzo.

KOLONIALISMOAREN KAUSAK -Ekonomikoak: XIX. mendearen bukaeran, Europak gainprodukzio-krisia bizi zuen, eta erosle berriak behar zituen. -Politikoak eta ideologikoak. Interes desberdinak agertu zituzten estatuek kolonizazioan: balio estrategikoko lurraldeak nahi zituzten batzuk; beste batzuk ezagutza eta nazioarteko ospea. Sentimendu nazionalistek ere eragina izan zuten. -Demografikoak eta sozialak. Europako biztanleria izugarri hazi zenez, emigrazioa izan zen presio demografikoaren ondorioa.

MENDERAKUNTZA KOLONIALAREN FASEAK
Hiru fase bereizi ziren: -Konkista militarra. Industria siderurgikoaren garapenari eta nabigazio eta teknologia militarraren aurrerapenari esker, errazagoa izan zen esploratu gabe zeuden lurralde haiek aurkitzea, konkistatzea eta okupatzea. -Administrazioaren antolakuntza. Mende- -lurren* antolakuntzak hainbat administrazio-arazo sorrarazi zituen. Halatan, hiri nagusiak* tribu-buruzagien kolaborazioaz baliatu ziren, lurraldeak kontrolatzeko eta ustiatzeko. -Ustiapen ekonomikoa. Europako estatuak baliabide garrantzitsuz hornitu zituzten, lurralde berrietako metal baliotsuak meatzeetatik aterata, etxalde handiak enpresa pribatuen esku utzita, eta laborantza estentsiboki ustiatuta.



KOLONIAK MENPERATZEKO MODUAK. Kolonien menderakuntza bertako biztanleriaren nahiak eta premiak kontuan hartu gabe bideratu zen. Kolonien kudeaketa eta administrazioa zehazten zuten faktoreak kokaleku geografikoa edo baliabide ekonomikoak ziren. Gobernu europarrek hainbat modutara menderatu zituzten koloniak: -Populatze-koloniak. Indigenak bota ondoren, europar askoren bizileku bihurtu ziren, haien lurrak ustiatzeko. Horrelakoak ditugu metropoli-lurraldeak eta agindupeko lurraldeak.  -Ustiatze-koloniak. Enpresa handiak, funtzionarioak eta militarrak egokitu ziren haietan, tokian tokiko natura-baliabideak ustiatzeko. Halakoak ziren koloniak eta protektoratuak. -Kontzesio-sistema ere erabili zen: Tokian tokiko gobernuak honako edo harako lurraldea eskaintzen zion Europako potentzia bati, merkataritza-interesak barne. KOLONIALISMOAREN ONDORIOAK. Hona hemen kolonialismoaren ondorio nagusiak:  -Ekonomikoak. Ekonomiaren arloan, metropoliaren mendean jardun zuten koloniek, lehengaien hornitzaile eta gai manufakturatuen erosle bilakatu baitziren. Kolonien industrializazioa oztopaturik zegoenez, aurretik prezio merkean salduriko gai berberak erosi behar izaten zituzten ondoren, garestiago, produktu manufakturatu gisa. -Politikoak. Mendean eduki zuen halaber metropoliak kolonia, politika eta administrazio arloetan. Agintari kolonialek herriak eta kulturak bereizi edo nahasi zituzten muga artifizialak sortu zituzten. -Demografikoak eta sozialak. Indigenen gizarte-antolamendua galarazi zuen kolonizazioak, eta europar diplomazialariz, merkatariz eta funtzionarioz osaturiko klase agintari berri bat inposatu zen. -Kulturalak. Estatu kolonialen menderakuntza militar, ekonomiko eta kulturalak kolonizaturiko herrien nortasuna galarazi zuen, mendebaldeko kultura inposatu baitzen ohituretan , sinesmenetan, kultura-balioetan eta hizkuntzan.

 

Deskargatu

PDF Word HTML