Gizarte-erantzukizun korporatiboa: Enpresen finantzaketa eta baliabideen erabilera

Ekonomia1,85 KB

Gizarte-erantzukizun korporatiboa

Beren borondatez gizarte-erantzukizun korporatiboa onartuta, etorkizunean inbertitzen dute enpresek, eta espero izaten dute borondatez hartutako konpromiso horrek errentagarritasuna handitzen laguntzea.

Definizioa

Enpresek beren inguruko gizarte eta ingurumen-kezkak beraien kezka egitea da, borondatez.

Enpresen finantzaketa

Enpresa orok behar izaten ditu baliabideak bere jarduera gauzatzeko egin beharreko inbertsioak finantzatzeko. Jatorria kontuan hartuta, enpresak erabiltzen dituen baliabideak barnekoak edo kanpokoak izan daitezke.

Baliabideak itzultzeko epea

Urte horretan bertan izan daiteke edo aurrerago.

Baliabideen erabilera-kostua

Kosturik badute, kanpoko baliabideak alokatzeagaitik ordaindu beharreko interesetan neurtzen dira.

Barbe baliabideak (autofinantzaketa)

Enpresaren baliabide egonkorrenak dira, ez dira itzuli behar, eta ez dute erabilera-kosturik. Batik bat erreserbek eta banatu gabeko irabaziek osatzen dituzte barne-baliabideak.

Erreserbak

Enpresaren aurrezkiak dira, banatu gabeko irabaziak. Inbertsio berriak finantzatzeko erabiltzen dira, enpresaren azkundeari laguntzeko.

KOSTURIK GABEKO KANPO BALIABIDEAK

Merkataritza kreditua (kreditua): finantzaketa automatikoa da, eta enpresak hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uztean lortzen du, fakturak ordaindu arte.

Funts espontaneoak

Enpresak oraindik aurreikusitako helbururako erabili ez dituelako eskuragarri dituen baliabideak dira.

Kapital-zabalkuntza

Jabeek jabe edo bazkide gehiago onar daitezke. Kide berri horiek baliabideak jarriko dituzte eskubide batzuen truke.

Dena dela, hilean diru sarreren %10 aurreztea proposatzen da.

Ondarea

Pertsona baten ondasunen eskubideen eta obligazioen multzoa.

Deskargatu

PDF Word HTML