Gizakia: Gorputza, Arima eta Bertutea
Zer da gizakia? Gorputza eta arima
Animaliek gorputza daukate, baina ez gizakia bezalako arima. Gizakiaren izatea arima da. Gizakiaren benetako arima edo goi mailako arima arrazoiarekin lotzen da, ideiak edo formak ezagutzeko gaitasunarekin. Arima betierekoa, ona eta hilezina da (formekin edo ideiekin konektatuta). Gorputza, aldiz, hilkorra, gaitzesgarria eta arimaren hilobia edo kartzela da. Gizakiaren ariman joera edo desio desberdinak daude; beraz, bere desio edo joeren arteko oreka, proportzioa edo harmonia lortu behar du.
Hiru arima motak eta hegodun gurdiaren alegoria
Arima arrazionala (zentzuzkoa, adimentsua): Bere joera, desioa edo maitasuna intelektoa, egia eta ontasunaren ideia/forma kontemplatzea da. Buruan kokatzen da.
Arima oldarkorra (ausarta, adoretsua): Bere desioa edo maitasuna adorea eta ohoreak, ospea eta besteen errekonozimendua lortzea da. Bihotzean kokatzen da.
Arima irritsua (gutiziatsu, diruzale, sutsua): Bere desioa edo maitasuna zentzumenak eta gorputzarako gauzak dira. Sabelean kokatzen da.
Gurdiaren alegoria (gidaria, zaldi zuria eta zaldi beltza)
Gidaria arima arrazionala da, burua. Zuhurtzia eta ongia kontemplatzen du. Zaldi zuria arima oldarkorra da, bihotza. Sendotasuna eta defentsa. Azkenik, zaldi beltza arima irritsua da, sabelean. Neurritasuna, gurariak eta bulkadak murriztu eta kontrolatu. Orduan, arima arrazionala (gidariak) nagusitu behar da beste arimen gainetik eta mendean hartu behar ditu. Arima arrazionalak beste arimak erabiltzen, bideratzen eta zuzentzen ditu bere helburua lortzeko: ontasunaren ideia kontenplatzea. Hau da: gizakiak hiru indarrak edo bertuteak behar ditu modu orekatuan eta ongi bizitzeko.
Zer itxaron ahal dugu gizakiak zuzentasunean eta bertutean bizitzen bada?
Gizakiak jokabide arrazionala, justua eta ona garatzen badu, bere arima saritua izango da hilezkortasunarekin. Bere arima arrazionala salbu geratzen da heriotzatik, beti ideia edo formekin kontaktuan dagoelako. Hau itzuliko da ideien mundura eta gorputz-kartzelatik ihes egingo du.