Giza Baliabideen Kudeaketa eta Lan-Araudia

Ekonomia2,29 KB

Giza baliabideen kudeaketa

Giza baliabideak enpresa osatzen duten pertsonen multzoa da (enpresaren lan-indarra) eta pertsona horiek dituzten gaitasun profesionalak. Giza baliabideen kudeaketa enpresaren giza elementuarekin lotutako erabaki, ekintza eta politiken multzoa da, enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko langileen motibazioa eta gogobetetzea lortzea helburu duena.

Enpresaren barne-antolakuntzaren baitan, giza baliabideen sailak du pertsonala kudeatzeko ardura. Sail honen egitura enpresaren tamainaren araberakoa izaten da; enpresa handietan giza baliabideen arloa oso konplexua izan ohi da eta sarritan zeregin horiek externalizatu egiten dituzte (kanpoko kontsultoretza-enpresa baten esku uzten dituzte).

Kudeaketan bete beharreko funtzioak

  • Langileen antolakuntza eta plangintza: Enpresaren langile-premia aurreikustea, lanpostuak diseinatzea, hautagaiek bete beharreko baldintzak finkatzea, ordainketa eta barne-sustapen sistemak aztertzea...
  • Langileen hautaketa eta kontratazioa: Pauso batzuk jarraitu behar dira:
    • Hautagaiak bildu enpresa barruan edo kanpoan.
    • Langileak hautatzea: hautagaien kurrikuluma aztertu, lan-elkarrizketak, proba psikoteknikoak...
    • Hautagai batengan lanerako gogoa, talde-lanerako gaitasuna edo ekimena hartzen dira kontuan.
    • Hautatutako pertsona kontratatzea.

Lan-araudia eta soldata-kontzeptuak

Langileen Estatutua: Oinarrizko araudia da; langileek eta enpresak dituzten eskubide eta betebehar guztiak garatzen eta zehazten ditu.

Hitzarmen kolektiboak: Enpresa edo sektore bateko langileen ordezkariek eta enpresako ordezkariek adostutako akordio bat da, lan-baldintzak arautzeko (soldatak, lanaldiak...). Negoziazio kolektibo deritzon prozesuaren emaitza dira. Hitzarmen kolektiboek Langileen Estatutuan agertzen diren arauak errespetatu behar dituzte eta ezin dituzte hartan ezarritako baldintzak okertu.

Soldata gordina: Langileak kontzeptu desberdinengatik jasotzen dituen kopuruak dira, kenkariak oraindik aplikatu gabe.

Soldata garbia: Sortzapenen guztizkoaren eta kenkarien guztizkoaren arteko aldea da.

Deskargatu

PDF Word HTML