Gerra Hotzaren Ezaugarriak eta Jatorria
Gerra Hotzaren ezaugarriak
- AEBren eta Sobietar Batasunaren arteko mesfidantza: biek gutxi zuten komunean.
- Ideologia-lehia: propaganda bidez adierazi zen eta antikomunismoa bizkortu egin zen.
- Gerra nuklearraren beldurra: gerra piztuz gero, zibilizazioaren viskazio osoa ekarriko zukeen.
- Armamentuaren oreka: ahalmen militarra baliokidea bazen, elkarrekiko suntsipena gertatuko zatekeen.
Gerra Hotzaren pizgarriak
- Churchillek Fultonen emandako hitzaldia: Europa banatzen zuen burdinazko oihalaz hitz egin zuen.
- Irango krisia: Iran mendebaldeko eragin-eremuan geratu zen; horrek mehatxu bat suposatzen zuen URSSrentzat.
- Ekialdeko Europa sobietar orbitan sartzea: alderdi komunistek boterea eskuratu zuten estatu-kolpeen bidez.
- Mendebaldeko Europako komunista baztertuak: politikoki baztertu zituzten, eragina zuten herrialdeetan ere.
- Truman doktrina eta Marshall Plana: AEBek herrialde libreak babetsi eta erregimen totalitarioak ezartzea eragotzi behar zuten; eremu sobietarrean, berriz, RDA sortu zen 1949an.
- Berlinzko krisia: Berlin bi zatitan banatu zen, eta mendebaldeko Berlin Alemania sobietarrak inguratuta geratu zen.
Gerra Hotzaren garapena
1. Lehen Gerra Hotza (1948-1962)
Hungariako krisia
Mendebaldeko Europako herrialdeek itun eta aliantza ekonomiko eta militarrak ezarri zituzten fronte komun bat sortzeko:
- Europako Ekonomia Erkidegoa eratu zuten (Erromako Ituna, 1957).
- Aliantza militar iraunkorra sortu zuten Mendebaldeko Europaren eta Estatu Batuen artean: OTAN.
- 1955ean Varsoviako Ituna sortu zen.
Suezeko krisia
Europatik kanpo egonkortasuna zailagoa izan zen; estatu berriek laguntza ekonomikoa eta militarra eskatu zioten URSSri. Horrez gain, gerrillak komunista bihurtzeko aukera zegoen. Nazionalismoa eta Mendebaldeko bazterketa areagotu egin ziren 1948an Israelgo Estatua aldarrikatu ondoren.
Koreako gerra eta Txinako egoera
Txinan: 1949an alderdi komunistak garaipena lortu zuen eta Txinako Herri Errepublika sortu zuen, Mao Tse-tung buru zuela. Chiang Kai-shek-en gobernu garaitua Taiwango uhartean ezarri zen, eta Txina bi estatutan banatuta geratu zen.