Gerra Hotza eta Deskobolonizazioa: Definizioak, Gatazkak eta Kausak

Historia3,9 KB

Definizioak

  • Demokrazia liberala: Konstituzioa, botere banaketa, sufragio unibertsala, jabetza eskubidea eta alderdi politiko ezberdinak dituen sistema politikoa.
  • Herri demokrazia: Estatu sozialisten berezko sistema politikoa, alderdi komunistaren nagusitasunean oinarrituta.
  • Ultimatuma: Behin betiko proposamena, ezezko erantzuna izanez gero negoziazioa haustea edota indarkeria erabiltzea ekartzen duena.

Nor? Zer?

  1. Kuba: Fidel Castro
  2. Egipto: Nasser
  3. SESB: Krutxev
  4. AEB: Kennedy
  5. Txina: Mao Zedong
  6. Indotxina: Ho Chi Minh
  7. India: Gandhi
  8. Kongo: Lumumba
  9. Indotxina komunista: Vietminh
  10. Gerra hotza: Varsoviako Ituna
  11. Indonesia: Sukarno
  12. Mendebaldea: NATO
  13. Hego Vietnam: Vietkong
  14. SESB desegin: Gorbatxov

Deskolonizazioaren kausa edo arrazoi nagusiak

  • Kolonietan askapen nazionalerako mugimenduak gerrartean hasi, eta Bigarren Mundu Gerratik aurrera areagotu ziren.
  • Kolonietako herritar gutxi batzuek Europako balioetan eta bizimoduan oinarritutako hezkuntza jaso zuten, independentziaren aldeko borroka gidatu zuten.
  • Bigarren Mundu Gerrak Europako ahulezia erakutsi, eta nagusitasun-mitoa apurtu zuen.
  • Nazio Batuek mugimendu antikolonialisten alde egin zuten.
  • Gerra hotzaren testuinguruan, bi superpotentziek, beren onurarako, independentziarako prozesuei lagundu zieten.

Gerra hotzeko gatazkak

1948: Berlingo blokeoa

  • Mendebaldeko aliatuek administratzen zituzten Alemaniako eremuak batu zituzten.
  • SESB-ek, honi erantzuteko, Berlin blokeatu zuen, blokeoak porrot egin zuen, mendebaldekoek aire zubia antolatu zutelako, Berlin hornitzeko.
  • Hurrengo urtean, mendebaldean Alemaniako Errepublika Federala sortu zen eta ekialdean Alemaniako Errepublika Demokratikoa.

1950-1953: Koreako gerra

  • Bigarren Mundu Gerraren ostean, Korea bi zatitan banatu zuten: Ipar Korea eta Hego Korea.
  • Ipar Koreak ia Hego Korea guztia inbaditu zuen. AEB-k, NBEren izenean, esku hartu eta Ipar Koreako armada atzera egitera behartu zuen. Ipar Koreako armadak, ordutik aurrera, Txinako armadaren laguntza izan zuen.
  • Hiru urteko liskarren ondoren, Panmunjomeko armistizioak mugak berrezarri zituen, eta bi Koreen banaketa berretsi zuen.

1945-1954: Indotxinako gerra

  • Bigarren Mundu Gerraren ostean, Vietminh indar nazionalistak eta komunistek, Ho Chi Minh buru zutela, Vietnamgo independentzia aldarrikatu zuten.
  • Frantzia ez zegoen prest koloniak galtzeko, eta gerra piztu zen. Gatazka koloniala gerra hotzeko gatazka bihurtu zen: SESB-k eta Txinak Vietminh lagundu zioten, eta AEB-k, Frantziari.
  • Azkenean, frantziar armadak galdu egin zuen, Dien Bien Phuko guduan. 1954an, Indotxinatik hiru estatu sortu ziren: Kanbodia, Laos eta Vietnam.

1961: Berlingo harresia

Alemaniako Errepublika Demokratikoak mugan harresia eraiki zuen, mendebaldeko eremura joan nahi zuten herritarren exodoa galarazi nahi zuelako.

1962: Kubako misilen krisia

Castroren iraultzaren ondoren, Kubaren eta AEB-ren arteko harremanek txarrera egin zuten. 1962an, SESB-ek misil nuklearrak instalatu zituen Kuban, AEB mehatxatzeko. AEB-ren erantzuna Kuba blokeatzea izan zen (itsas blokeoa), eta Kennedyk ultimatuma egin zion Khrutxevi. Gerra Hotzean zehar, hau izan zen gatazka nuklearretik gertuen egon zen unea.

1964-1975: Vietnamgo gerra

  • Vietcong (Ipar Vietnam, Txina, SESB)
  • Hego Vietnam (AEB)

1979-1989: Afganistango gerra

SESB-k Afganistango gerran esku hartu zuen, erregimen komunistari laguntzeko. AEB-k, horri erantzunez, gerrillari musulmanei dirua eta armak bidali zizkien. Gerra hori SESB-ren "Vietnam" bihurtu zen: galdu egin zuen SESB-k, eta alde egin behar izan zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML