Gerra Handien Gako-Kontzeptuak
Municheko Konferentzia
Txekoslovakiako Sudeteen auzia konpon zedin, 1938an Munich hirian Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Italiak egindako bilera izan zen.
Holokaustoa
Holokaustoa genozidio sistematikoa izan zen, naziek eta haien laguntzaileek burutua.
Genozidioa
Genozidioa etnia, nazio, arraza edo erlijio bera duten pertsonen talde bat sistematikoki suntsitzea da. II. Mundu Gerran juduei egin ziotena da adibide bat.
Ardatza
Ardatzak Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte. Bando honetan Alemania, Italia eta Japonia zeuden.
Aliatuak
Frantziak, AEBk, Ingalaterrak, Poloniak eta Sobietar Batasunak osatzen zuten. Aliatuak Lehenengo eta Bigarren Mundu Gerretan parte hartu zuen bando bat izan zen. Nazien aurka zeuden.
Heriotza-Esparrua
Juduak eta behe-mailakotzat jotzen zituzten beste hainbat talde (ijitoak, homosexualak, komunistak, zuriak ez ziren pertsonak, desgaitasuna zuten pertsonak...) gas bidez hiltzen zituzten lekuak.
Erresistentzia
Erresistentzia Bigarren Mundu Gerran herrialde bat inbaditua izaten bada, aurkako antolatutako indarra da.
Okupazioa
Bigarren Mundu Gerran, okupazioa beste baten lurraldea eta beste edozein eremu inbaditzea da. Kasu honetan, Alemaniak Polonia inbaditu zuen.
Ghettoa
Arraza baten edo testuinguru sozioekonomiko txiroa duten pertsonak bizi diren zonaldea da, normalean judutarren bazterketaren egoeran.
Mein Kampf
Adolf Hitlerrek idatzitako liburua da, nazionalismoaren ideiak adierazten dituena.
Errepublikanoak
Gerra Zibileko bi bandoetako bat: abertzale katalanak eta euskaldunak, anarkistak, etab.
Matxinada
Desobedientzia zibila edo autoritateari aurka egiten dioten taldeen ekintza.
Caudillo
Lider politiko edo militar bat adierazteko erabili ohi den hitza da, eta hitz honekin Franco izendatzen zen.
Nazionalak
Gerra Zibileko bi taldeetako bat zen, Francoren alde borrokatu zutenak. Eskuindarrak ziren: Falangea, CEDA, etab.
Fronte Popularra
Espainiako II. Errepublika garaian, 1936ko hauteskundeetan ezkerreko alderdiek koalizio bat osatu zuten eskuineko alderdiei irabazteko.
Falangea
Espainiako alderdi politiko faxista eta ultranazionalista izan zen.
Eusko Gudarostea
Espainiako Gerra Zibilean bando errepublikanoaren alde borrokatzeko Eusko Jaurlaritzak sortu zuen gudarostea. 1936-1937 urte bitartean jardun zuen Iparraldeko frontean, frankistek garaitu arte.
Nazioarteko Brigadak
Estatu Batuetatik etorritako boluntario batzuk Francoren kontra borrokatzeko sortutako unitateak.
Zentsura
Komunikazioa ezabatzea da, zenbait informazio edo iritzi debekatzea, Gobernuaren edo bestelako agintarien ustez kaltegarria izan daitekeelako.