Garraiobideak: Lurreko eta Aireko Garraioaren Ezaugarriak
Lurreko Garraioa
1. Errepide Bidezko Garraioa
Osaketa: Autoak, Autobusak, Kamioiak.
Erabilera: Pertsonak lekuz mugitzeko gehien erabiliena; distantzia laburretan batez ere. Salgaiak garraiatzeko garraio garrantzitsuenetakoa.
Abantailak
- Erosotasuna.
- Malgutasuna: garraiobide bakarra abiapuntutik helmugara zuzenean joateko.
Desabantailak
- Azpiegitura garestiak.
- Istripu asko eragiten ditu.
- Garraiobide kutsagarriena.
- Auto ilarak sortzen ditu, hiri handietan gehienbat.
2. Trenbide Bidezko Garraioa
Osaketa: Trena, Metroa, Tranbia.
Erabilera: Hiri handietan oso garrantzitsua, ezinbestekoa baita metroen eta aldiriko trenen sare on bat izatea. Abiadura handiko trenak garapen handia izan du.
Abantailak
- Oso baliagarria salgaiak garraiatzeko, bolumen handiak garraia ditzake bagoi-hozkailuetan, kontainerretan eta zisternetan.
- Errepide bidezkoa baino azkarragoa, merkeagoa eta seguruagoa da; gutxiago kutsatzen du.
Desabantailak
- Ez da oso malgua: trenbideak markatzen duen ibilbidetik bakarrik joan zaitezke.
- Azpiegiturak eraikitzea eta mantentzea garestia da.
Lurreko Garraio-Sareak
- Herrialde garatuetan: Trinkoak dira (nodo eta ardatz ugari dituzte), oso ondo konektatuak. Errepide- eta trenbide-sare handienak. Adibidez: Europa, Ipar Amerika, Japonia, Australia.
- Gutxiago garatutako herrialdeetan: Ez dira oso trinkoak trenbide sareak. Egoera txarrean egoten dira errepideak, errepide sare gutxi.
Aireko Garraioa
Ezaugarriak eta Joerak
Aireko garraioaren helburua bidaiariak eta salgaiak urrutira garraiatzea da. Azken urteetan ugaritu egin dira kostu gutxiko konpainiak. Horregatik, gobernuek zenbait neurri sustatu dituzte eta estatuarenak ziren konpainiak pribatizatu egin dira lehiakorragoak izateko.
Alde Onak (Abantailak)
- Garraiobide azkarra da.
- Garraiobide segurua da.
- Garraiobide erosoa da.
Alde Txarrak (Desabantailak)
- Edukiera mugatua du, garraiobide garestiena da.
- Atmosfera asko kutsatzen du duen erregaiarengatik.
- Azpiegitura konplexuak eta garestiak behar ditu, kostu handia dutenak.
- Kutsadura akustikoa sortzen du (horregatik daude hiritik kanpo aireportu berriak).
- Segurtasun-kontrol zorrotzak ditu, ondorioz, denbora gehiago itxaron behar da aireportuan.
Ibilbide Nagusiak
Aireko ibilbideek aireportuak lotzen dituzte eta nabarmen egin dute gora. Horrek globalizazioa bultzatu du.
- Ipar Amerika eta Europa artean hegaldi gehienak.
- Europa eta Asia bigarren postuan.
- Asiatik Ipar Amerikara egiten diren hegaldiak hirugarren lekuan.
Azken urteotan Ekialde Ertainerako bidaiak ere gora egiten ari dira.
Aireportuetako Logistika eta Jarduera Osagarriak
Logistika: Enpresa bat antolatzeko edo zerbitzua aurrera eramateko behar diren prozedurak dira.
Aireportuetako logistika: Aireportu batek bere funtzioa betetzeko behar dituen instalazio handiak eta zerbitzuak dira.