Garbitze Ideologikoaren Ondorioak Frankismoan
Testuaren Garrantzia eta Ondorioak
Lege honek garbiketa ideologikoa egiteko aukera eman zuen. Testu honen ondorioz, gerra bukatu eta gero, nazionalek 50.000 lagun fusilatu zituzten. Erbestera joandakoak 300.000 izan ziren, eta 1945ean 100.000 preso zeuden; hauetariko asko lan behartuetara kondenatu zituzten.
Hezkuntza eta Irakasleen Egoera
Hezkuntzari dagokionez, frankismoak milaka irakasle araztu, espetxeratu eta sarritan fusilatu zituen. Aukera izan zutenak atzerrira joan ziren, hau da, % 90 inguru.
Nazioarteko Isolamendua
Lege honen ondorioak larriak izan ziren; Espainia mundutik, arlo askotan, isolatuta geratu zen:
- Politikan: Ardatzekoak garaituak izan ondoren, Europako estatu faxista bakarra zen. Horregatik, Espainiak ez zuen ordezkaritzarik izan NBE-etan 1955 arte.
- Ekonomian: Espainiako merkataritza harremanak ia desagertu ziren (Argentinakoak eta zenbait estatu arabiarrekoak izan ezik). Ondorioz, frankistek estatuaren garapena autarkian oinarritu zuten.
- Sozialki: Espainia estatu poliziakoa bilakatu zen, beraz, jendea ez zen ausartu ideia politikoak edo lan-errebindikazioak eskatzera.
Analisia
Testuaren Egitura eta Ideia Nagusia
- Testuaren egitura: Testua sarrera batez eta hiru artikuluz osatuta dago.
- Testuaren ideia nagusia: Errepublikari 1934tik lagundu zutenei zigortzea.
Bigarren Mailako Ideiak
Matxinada Gorria eta Pasibotasuna
Matxinada gorria: eskumakoa ez zen edozein erakunde (sozialistak, anarkistak, nazionalistak…).
Egite edo ez egite: Francok ez zuen barkatzen pasibotasuna; aitzitik, pertsona guztiak bere mugimenduaren alde nahi zituen.
Frankismoaren Egitura Politikoa
Falange Española Tradicionalista y de las JONS
Hau zen frankismoak onartutako alderdi bakarra. Erakunde honen buruzagia Franco zen. Alderdi hau Falange, Karlismo eta Ramiro Ledesma Ramosek fundatutako JONS-aren integrazioa zen.
Erantzule Politikoak eta Datak
- Erantzule politikoa: Francoren aurkariak, zigortzekoak zirenak.
- 1934tik 1936 arte: Atzeraeraginezko efektuekin zigortzeko ezarritako data.
Mugimendu Nazionala eta Fronte Popularra
Mugimendu Nazionala: Izen honekin ezagutzen da 1938an sortutako sistema totalitario faxista. Sistema korporatibista honen arabera, bizitza publikoan parte hartzeko modu bakarra zen familia, udalerria eta sindikatuaren bitartez.
Fronte Popularra: Ezkerreko eta errepublikar alderdien koalizioa, 1936ko otsaileko hauteskundeak irabazi zuena.