Fronte popularraren programa

Historia10,69 KB

LIZARRAKO ESTATUTUA

           Testu hau Lizarran idatzi zen 1931ko ekainaren 14an. Alkate nazionalistek eta karlistek batzarrera deitu zuten eta  bildu ziren udalek Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarritutako Estatutua onartu behar zutela-eta. Hasieran Iruñean egiteko asmoa bazuten ere, Lizarrara aldatu zuten azkenean. Puntuz puntu eztabaidatu zuten eta bilera honetan hainbat aldaketa erabaki ziren, Estatutuari kutsu nazionalista, eskuindar eta konfesionala emango ziotenak. Horrela sortu zen Lizarrako estatutua.

              Testu hau idatzi zenean, Espainian behin-behineko gobernua zegoen agintean, 1931ko apiriletik urrirarte egon baitziren. 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zuten, Alfontso XIII.a Espainiako boteretik egotziz. Aurreko egunean, apirilaren 13an, Eibarren jaso zuten Espainiako Bigarren Errepublikako bandera, beste hiriei aurrea hartuz.

             Estatutu honetan hurrengo puntu hauek itzartu ziren; Autonomia prozesua udalen kargu geratu zen eta ez Batzar Kudeatzaileen esku. Errepublikaren gobernuan ezkerrak agintzen zuenean, hori arazo bat izan zen eta Biurteko Beltzean, berriz, espainiar eskuina ez zen batere autonomiazale; Estatutua, berreskuratuko ziren foruetan (eta ez Errepublikaren Konstituzioan!) oinarrituriko lege baten gisa aurkeztu nahi izan zen. Foruen berrezarpenaren aipamena egin zen. Hau ere eragozpena izango zen gobernu zentralak onartzerakoan; Egitura konfederala aurrikusten zen; Euskal burujabetza ez du Espainiako Konstituzioak mugatuko, Euskal Herriak berak baizik. Konstituzioari eginiko erreferentziak kendu egin ziren; Euskal aginte zentrala oso ahula izango zen, eta Diputazioen papera indartzen zen; Hauteskundeak era tradizionalean egingo ziren. Gehiago mugatu ziren etorkinen eskubide politikoak (10 urteko erresidentzia eskatzeak botorik gabe uzten zituen 1920. urtean iritsi ziren 100.000 etorkin); Izaera konfesionala hartu zuen, Eusko Ikaskuntzaren proiektu liberalari bidea itxiz. Konstituzioaren esparruan onartezina zen puntu hau; Eusko Ikaskuntzaren proiektua kontsensuan oinarrituriko testua izan bazen, Lizarrakoa, erabat partidista zen, EAJ eta karlistek zuzendua.

             Lizarrako proiektua izan zen EAJ eta karlista alderdien arteko koalizioaren oinarrizko programa. 1931ko hauteskunde orokorretan eta emaitza onak eman zizkien (14 eserleku), baina, ezkerra aurka zuen neurrian, ez zuen etorkizunik izan, Konstituzioaren arabera Gorteetan onartu behar baitzen.

Aurkeztu ziren Nafarroako 220 udaletatik, 200 agertu ziren alde (%89,93) eta Uztailaren 13an Iruñean buruturiko batzarrak berriro esan zion baietz Estatutuari.

Horrela, irailaren 22an 420 alkatez osaturiko delegaritza joan zen Madrilera eta estatutu proiektua aurkeztu zion Niceto Alcala Zamorari. Irailaren 25 eta 26an Gorteetan eztabaidatu zen eta Eliza-Estatu harremanen artikulua konstituzioaren aurkakoa zela eta atzera bota zuten guztiz.

Abenduaren 9an onartuko zen Espainiako Bigarren Errepublikako Konstituzioa eta bertan Eliza-Estatu harremanak banatuta geratu ziren erabat, ilegalizatu zuten erlijio ordenen lana, eta erlijioa hezkuntza ofizialetik at jarri zen. Garbi zegoen Lizarrako autonomia proiektuak ez zuela irtenbide zuzenik izango.

             1931ko urritik 1933ko azaroraino bi urte erreformista izan ziren. Bi urte erreformistan eztabaida batzuk sortu ondoren, Zamorak dimititu egin zuen, Azaña gobernuburu jarriz. 2.erreforman egin ziren nekazaritza erreforma, hezkuntza erreforma eta nahiko arrakasta izan zuten, baina laster Azañaren gobernuaren amaiera etorri zen bere dimisioarekin. Zegoen garai korapilatsuagatik dimititu zuen, hainbat greba baitzeuden.Abenduaren , Errepublikako Konstituzioa onartu zen.

              1933ko abendutik 1936ko otsaileraino, eskuindarren gobernua izan zen agintean. 1934ko urriaren 5an langileen matxinada izan zen, Gobernua eskumaren eskuetan geldituko zelakoan, Errepublika defendatu eta boterea armen bidez eskuratzeko. Asturias eta Katalunian izan zuen eragin nagusia. Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Bizkaian, ezkerreko mugimendua zegoen herrietan eman zen.

              1936ko otsailetik 1936ko uztaileraino Fronte Popularra izan zen agintean. 1936ko otsailaren 16an Fronte Popularra izeneko koalizioak irabazi zituen hauteskundeak.

               1936an Espainian gerra sibila hasi zen.



Fronte popularraren programa

Testu hau 1936ko urtarrilaren 16an idatzi zuten sozialistek, eta fronte popularraren programaren barruko testu zati bat da.

Testu hau 2.Errepublikaren garaikoa da (1931-39). 2 urteko erreformazalearen garaian egindako erreformek gobernuaren aurkako taldea sortzea ekarri zuen. Sindikatu, langile eta nekazarien ustez erreforma haiek apalegiak ziren; talde kontserbakorrek berriz, gobernua urrutiegi joan zela zioten; CEDA, Lerrouxen Partidu Radicala, zentro-eskuinekoa, Renovacion Espainola, monarkikoa, tradizionalista karlista, eta JONSeko eta falange faxistak.  Talde horrek guztiak errepublikaren 1º urteetan, mugimendu libertariotik abiatuta insurreakzioaren aldeko tesiak aldarrikatzen zituzten politika korronte indartsu baten oinarriak eratuz joan ziren. FAIk beti eutsi izan zion errepublika eraisteko intentzioari benetako iraultza ezarri ahal izateko, baina Bienio kontserbakorraren garaian, (1933-36), aurrez aurre aldartu ziren 2 joera politiko, bat gobernutik bertatik eta bestea oposiziotik.

Hauteskundeak errepublikazale, sozialista eta komunisten arteko koalizio batek irabazi zituen. Fronte Popularreko koalizazioak hain zuzen ere. Berehala jarri zituen abian bere programako erreformak. Indar politikoen arteko liskarrak oso latzak ziren eta indarkeria nonahi sumatzen zen: eskuin muturreko armadako kideek,falangistek, nahiz ezker muturrekoek ekintza eta eraso ugari egiten zituzten.Armadako kide batzuk matxinatzeko prest zeuden, eta uztailaren 17an, Afrikako armadaren buru zen Franko jeneralak estatu kolpea hasi zuen.

         Testu honetan koalizioak hauteskundeei aurre egiteko hartutako hainbat konpromezu azaltzen ditu. Konpromezu hauetan zera esaten da; lege bat ezarri eta gero 1933ko azaroaz geroztik delitu politiko eta sozialak amnistiak eramango dituela aurretik deuseztatuta egon arren auzitegietan. Hartutako beste konpromezuetako batean dio kolaliziaon parte hartzen duten kideak konstituzioaren agintea berrezarri behar dutela hori dela beraien misioa. Beste batean errepublikanoak nekazariei lurra ematearen kontra daudela, baina nekazarien berrerospenaren alde daudela eta ez daudela ados langileek bankuen inguruan planteatzen dutenarekin, baina bai banka sistemak aldaketa batzuk behar dituela.  Azkenik, testu honetan azaltzen den azken konpromezuan esaten dute, errepublikanoek ulertzen duten errepublika nazioaren eta biztanleen alde dagoen errepublika bat nahi dute eta ez klasista den errepublika bat.

         Hauteskunde kanpaina gogorra izan zen, Espainiako eskuinak matxinadarako asmoa zuelako. Frente Popularrek irabazi zuen eta gobernua osatu, Azaña buru zutela. Honek, errepublikaren lehen garaiko joera erreformazaleari eutsi zion. Gizartean zegoen haustura ezin zen konpondu. Gobernuak iraun zuen 5 hilabeteetan tirabira handiak egon ziren, eta ezinezko politikoa ordurarte inoiz iritsi ez zen mailara heldu zen. Azkenean, sozialisten presioagatik Alcala Zamora kargutik kendu zuten eta Azaña izendatu zuten eta Casares Quiroga gobernuburu. Gobernuak amnistia politiko zabala eman zuen, kargu publikoetatik kendu zituztena beren lekuetara joan ziren berriz. Kataluniako Generalitat rudarrean jarri zuten berriro, EHko eta Galiziako autonomia estatutuak aurrerarazteko tramiteak abian jarri zituzten, kontu politikoengatik edo sindikatuetan aritzeagatik kalera bota zituztenak edo zigortu egin zituztenak beren lantokietan berriz hartzera behartu zituzten nagusiak, eta hezkuntzaren erreforma bultzatu zuten berriz.

         Nekazariak erreforma bultzatzeko neurriak hartzen hasi ziren, 500 mila hektareeatik gora lur desjabetu zituzten. Lur sail batzuk hartu egin zituzten nekazari talde batzuek, sindikatu erradikalen laguntzaz, tajorrek lurjabe handien beldurra eta erabateko aurkotasuna sortu zuen. Ordena publikoa gero eta gehiago ari zen okerragotzen eta gobernua z zen ordenari eusteko gauza. Bitartean, eskuinak hauteskundeen emaitza ez onartzeko eta Frente Popularraren gobernuari zilegitasuna kentzeko estrategia hartu zuen. / CNTk Frente popularrentzat estatua zuen botoa, baina ez zen gobernu hari Lotuta sentitzen. Hirietako kaleetan maiz aritzen ziren elkarren aurka borrokan Primo de Riveraren Falange Espainolakoak eta ezkerreko taldeetako kideak. Antiklerismoak indar handia hartu zuen berriz, eta berriz hasi ziren elizak eta komentuak erretzen. Union militar Espainolako militarrak hauteskundeen gauetan bertan hasiak ziren kolpe militar bat prestatzen, eta orain bazuten bila zebiltzan aitzakia. Gobernuak, general susmagarrienak Madriletik urruntzea erabaki zuen, baina militar Hauek zehatz-mehatz ari ziren azpijoko hura prestatzen: 1936an Joxe Castillo, guardia de asalto gobernuaren aldeko polizia erakundeko kidea, hil zuten Madrilen. Biharamunean haren kide batzuek Calco Sotero monarkikoa hil zuten.    

Deskargatu

PDF Word HTML