Frantziako Iraultza eta Napoleon: Errepublikatik Inperiora
Lehen Errepublika
Konbentzioa: Asanblea-k botere guztiak hartzen ditu. Herri-osasunerako batzordea sortzen du, Robespierreren menpeko jakobinoek kontrolatua, eta iraultzaile armada bat sortzen du. Erregimena diktadura bihurtzen da. Elizarekin amaitzeko prozesua hasten du, apaizak exekutatu eta burgesiaren esku botere ematen du.
Direktorioa: Konstituzio bat onartzen du. Zentsu bidezko sufragioa dago, eta botere exekutiboa 5 zuzendarik osatzen dute. Gerran arrakasta asko lortzen dira, Napoleonen buruzagitzapean.
Konsulatua: Brumaire-ko estatu-kolpearekin sortzen da. Napoleon botere osoa hartzen du eta kontsul bizitzaroa bihurtzen da. Errepublika mantentzen da konstituzio berri batekin. Aitaren Santuarekin konkordatoa egiten du, eta horrek Elizarekin izandako gatazka amaitzen du: Elizak gobernuak izendatutako gobernadoreak onartzen ditu eta ondasunak galtzen ditu. Kode zibila ezartzen da, frantziarren askatasunak eta eskubideak jasoz.
Inperio Napoleonikoa
1804an Napoleonek estatu-kolpe bat egiten du enperadore proklamatzeko. 1805ean Frantziaren hedapenerako gerrak egiten ditu GB, Austria eta beste herrialdeen aurka. Trafalgarren izan ezik, guztiak irabazten ditu. Anexionatutako herrialdeetan Frantziako Iraultzaren printzipioak zabaltzen ditu.
1806an Napoleonek GBko produktuen blokeoa ezartzen du. Blokeoa eraginkorra izan zen, Portugal salbu. Portugalera iristeko Espainiatik pasatu behar zuen, eta horretarako Espainiako tropen laguntza behar zuen. Carlos IV.ak Frantziaren aurkako gerra hasi zuen, eta bere anaia Jose I.a Espainiako errege jarri zuen. Napoleonek Espainia irabazi zuen eta aldi berean Portugalen, Espainiaren eta Errusiaren aurkako gerrak egitea erabaki zuen.
1812an Errusiako kanpaina hasi zen, baina hotzak hiltzen hasi zirenean porrot egin zuen. 1813an Napoleon garaitu zuten, abdikatu zuen eta Elba uhartera bidali zuten. Ihesi atera eta Frantziara itzuli zen, 100 egunez gobernatu zuen, eta 1815ean Waterloon garaitu zuten. Santa Helena uhartera bidali zuten, eta 1821ean han hil zen.
Nazionalismoa
Nazionalismoa pobluen, nazioen edo nazionalitateen eskubidea defendatzen duen ideologia da, estatu propioa izateko.
- Nazionalismo liberal boluntarioa: herritar guztiak legez berdinak dira eskubide berberekin, estatu berean bizi direlarik.
- Nazionalismo historizista: hizkuntza, kultura, historia eta ohiturak partekatzen dituzten herritarrak.
- Nazionalismo sintesia: aurrekoen nahasketa; hizkuntza, kultura, arraza eta sinboloak elkarrekin hartzen ditu kontuan.
- Nazionalismo marxista: langileen arteko elkartasuna eta nazioartekotasuna defendatzen ditu.