Frantziako Iraultza: Monarkiatik Direktoriora

Historia2,61 KB

1789 – 1792: Monarkia Konstituzionala

Absolutismoaren Amaiera

Hasteko, diputatu liberalek pribilegio feudalak abolitu zituzten, eta gutxira Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena (1789) argitaratu zuten. Gutxira, 1791an Emakumearen eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena aldarrikatuko zen, baina asanbladak ez zuen inoiz ere onartuko.

1791ko Konstituzioa

Sufragio zentsitarioa zuen parlamentuzko monarkia ezartzen zuen. Konstituzioak goi – burgesiaren interesak soilik asetzen zituela kontutan izanda, hauek iraultza bertan bukatzea nahi izan zuten. Oposizioa, ordea, oso handia izan zen:

  • Herri xeheak, sans culotteak adibidez, aldaketa sakonagoak nahi zituzten.
  • Errege eta pribilegiatuak, erreformen guztiz aurka agertu ziren, pribilegioak eta antzinako ordena bertan behera uzten zutelako.

Errepublikaren Aldarrikapena

Monarkiarentzako egoera larri honen aurrean, erregearen familia ihes egiten saiatu zen, baina atxilotuak izan ziren eta monarkia bertan behera utzi zen, ERREPUBLIKA aldarrikatuz.

1792 – 1799: Errepublika

Girondinoen Konbentzioa

Errepublikaren lehenengo urteak girondinoek lehenengo eta jakobinoek geroago gidatu zituzten. Girondinoak gobernatu zuten bitartean, 1793an Luis XVI.a eta Maria Antonieta epaitu eta gilotinatu zituzten. Hala ere, errepublikano moderatuak ziren, eta sans culotteek, iraultzak porrot egingo zuelaren beldur, estatu kolpea eman zuten, eta jakobinoak jarri zituzten boterean (errepublikano aurrerakoiagoak).

Jakobinoen Konbentzioa

Hauek konstituzio demokratikoago bat idatzi zuten (gizonezkoen sufragio unibertsalarekin, giza erreformekin.. adibidez) inoiz argitaratu ez zena. Baina botere banaketa ahula zen, eta ondorioz, Robespierrek diktadoretzat jardun zuen, IZUALDIA gauzatuz. Ondorioz, estatu kolpea eman zioten 1794an, epaitu eta exekutatu zuten. Ondoren, bost kidek osotutako DIREKTORIOaren gobernua ezarri zen.

Direktorioa (1794-99)

Direktorio honek 1797ko konstituzioa ezarri zuten, jakobinoena baino kontserbadoreagoa (sufragio zentsitarioarekin, adibidez), baina erregimen liberala finkatzen zuena (botere banaketa, subiranotasun nazionala…). Hala ere gobernu hau ahula zen, eta monarkikoek ahultasun hori aprobetxatzen saiatu ziren. Horrela, monarkikoen aurkako gatazkan, Napoleon Bonapartek eragin handia lortu zuen. Azkenik, botere osoa eskuratu nahian Napoleonek Brumaireren 18ko estatu kolpea eman zuen, eta kontsul izendatu zuen bere burua, botere guztiak bereganatuz. Modu honetan iraultza bukatu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML