Frantziako Iraultza: Etapak, Konstituzioak eta Gatazkak

Historia2,87 KB

Batzar Konstituziogilea (1789-1791)

Herriak Bastilla gotorlekua hartu zuen; Pariseko herritarrak, gertakari horien berri izan zutenean, kalera irten ziren. Orduan, herri-altxamendua heldu zen Pariseko kaleetara. Jendea arma bila joan zen Bastillako gotorlekura eta espetxera. Horren ondorioz, herri-iraultza hasi zen.

Erreformen bidez, eskubide feudalak abolitu ziren eta Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zen: norbanakoen askatasuna, legearen aurreko berdintasuna eta jabego-eskubidea bermatuz. 1791ko Konstituzioa aldarrikatu zen, honako oinarri hauekin:

  • Subiranotasun nazionala.
  • Funtsezko eskubideak.
  • Monarkia parlamentarioa.
  • Botere-banaketa.
  • Errolda-sufragioa: 25 urte baino gehiagoko eta errenta jakin bat zuten gizonek bakarrik zuten bozkatzeko eskubidea.

Errolda-sufragioa dela eta, iraultzaileen arteko banaketa hasi zen:

  • Girondinoak: Moderatuak ziren, errolda-sufragioaren aldekoak, eta monarkia konstituzionala aldarrikatu zuten.
  • Jakobinoak: Erradikalak ziren, sufragio unibertsalaren aldekoak, eta errepublika aldarrikatzen zuten.

Girondinoen Konbentzioa (1792-1793)

Etapa honetan errepublika moderatua ezarri zen eta Luis XVI.a erregea exekutatu zuten.

1793ko eta 1795eko Konstituzioen arteko aldeak

1793ko Konstituzioa

Botere-banaketa eta gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri ziren. Hala ere, Robespierrek (jakobinoen burua) bere gain hartu zituen botere guztiak eta diktadura bat ezarri zuen.

1795eko Konstituzioa

Nazioaren subiranotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa berrezarri ziren, nahiz eta testuinguru horretan matxinada asko gertatu ziren.

Zergatik hasi zen iraultzaileen arteko zatiketa?

Errolda-sufragioa dela eta, iraultzaileen arteko banaketa sakondu zen. Girondinoek monarkia konstituzionala eta sufragio mugatua defendatzen zuten bitartean, Jakobinoek errepublika eta sufragio unibertsala aldarrikatzen zuten.

1792ko Gerra eta Erregearen Heriotza

Zergatik gertatu zen 1792ko guda?

Pribilegiatu askok atzerrira emigratu zuten eta Iraultzaren aurka konspiratzen hasi ziren. Europako gainerako monarkiak kezkatu egin ziren, Frantziako iraultzaren ideien mehatxua sentitzen zutelako. Beldur horren ondorioz, Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten. Bandoak Europako monarkiak eta Frantzia iraultzailea izan ziren.

Zergatik hil zuten erregea?

Luis XVI.ak konstituzioa zinpetu zuen, baina behartuta. Horregatik, ihes egiten saiatu zen baina harrapatu egin zuten. Herritarrek Tullerietako jauregiari eraso zioten eta errege-familia atxilotu zuten, azkenik exekutatu zuten arte.

Deskargatu

PDF Word HTML