Frantziako Iraultza: Asanblea, Konbentzioa eta Direktorioa

Historia2,81 KB

Frantziako Iraultzaren Erradikalizazioa eta Amaiera

2.4. Asanblea Legegilea (1791-1792)

  • 1791ko urrian hauteskundeak egin ziren, Asanblea Legegilea ezarriz, nobleziaren eta kleroaren aurka.
  • Pribilegiatu askok atzerrira emigratu zuten, iraultzaren aurka konspiratzeko asmoz.
  • Europako gainontzeko monarkiak kezkatu ziren. Austriak eta Prusiak Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten 1792ko apirilean.
  • Erreforma horiek motz geratzen ziren.
  • Iraultzaile erradikalak (Jakobinoak, sans-culotte-en babesarekin) Tuilerietako jauregiari eraso zioten eta Monarka kargutik kendu zuten. Asanbleak hartu zuen haren lekua, eta horrek Errepublikaren hasiera ekarri zuen.

2.5. Girondinoen Konbentzioa (1792-1793)

  • 1792an matxinada bat egon zen. Ondorioz, hauteskundeak egin ziren eta beste Asanblea bat sortu zen: Konbentzio Nazionala, monarkia abolitu zuena.
  • Konbentzioko talde indartsuena Girondinoak ziren (errepublikano moderatuak), eta hasieran haiek kontrolatzen zuten Konbentzioa. Jakobinoak eta Menditarrak ziren erradikalagoak.
  • Konbentzioak traizioa leporatu zion Luis XVI.ari eta 1793. urtean gillotinaz hil zuten.
  • Horri erantzuteko, Europako gainerako potentziek Lehen Koalizioa eratu zuten eta gerra deklaratu zioten Frantziari. Ondorioz, Iraultza erradikalizatu zen.

2.6. Menditarren Konbentzioa eta Izualdia (1793-1794)

  • Sans-culotte-ek estatu kolpe bat eman zuten Girondinoen aurka. Ondorioz, Menditarrek lortu zuten boterea, Robespierre gidari zutela.
  • Konstituzio demokratikoa onartu zen. Baina Robespierrek botere guztiak hartu zituen eta diktadura bat ezarri zuen.
  • Izualdia ezarri zen:
    • Kanpoko mehatxu militarrei eta barneko iraultzaren aurkako mugimenduei aurre egiteko.
    • Edonor auzipetu zitekeen eta gillotinaz hiltzera zigortu (50.000 pertsona exekutatu zituzten).
  • Robespierrek neurri hauek hartu zituen: Prezio maximoak ezarri zituen, Soldatak mugatu zituen eta egutegi iraultzaile bat ezarri zuen.
  • Babesa galdu zuen, eta moderatuek Robespierre eta bere jarraitzaileak atxilotu eta gillotinaz hil zituzten.

2.7. Direktorioa eta Iraultzaren Amaiera (1795-1799)

  • Beste diktadura bat ez ezartzeko, gobernu moderatu bat eratu zuten. 1795eko Konstituzioan onartu zen:
    • Nazioaren subiranotasuna.
    • Errolda sufragioa.
    • Botere banaketa.
  • Hainbat konspirazioei aurre egin zieten.
  • Erregezaleak matxinatu ziren, Borboien dinastia berrezartzeko asmoz. Matxinada hura Napoleon Bonapartek zapuztu zuen.
  • Napoleonek, burgesiaren babesarekin, Brumaireko estatu kolpea eman zuen (1799ko azaroaren 9koa) eta Kontsulatua ezarri zuen.
  • Hiru pertsonak hartu zuten boterea: Napoleon, Ducos eta Sieyès.

Deskargatu

PDF Word HTML