Frantzia: II. Inperiotik III. Errepublikara

Historia2,56 KB

II. Inperioa

1848ko iraultzaren ondoren, Louis Napoleon Bonaparte II. Errepublikako presidente bihurtu zen. Denborarekin autoritarioagoa bilakatu zen eta konstituzio berri bat ezarri zuen. Onartua izan ondoren, bere burua enperadore aldarrikatu zuen.

Inperio autoritarioa (1852-1860)

Gobernatzeko bonapartismoan oinarritu zen: "Boterearen legitimotasuna herritik dator, baina gobernatzeko modua autoritarioa izan behar da". Gobernukideek enperadorearen aginduak betetzen zituzten.

Inperio Liberala

Enperadoreak boterea galtzen hasi zen, batez ere arrazoi hauengatik:

  • Elizaren babesa galdu zuen, Italiaren bateratze-prozesuan laguntzeagatik.
  • Beste alderdi politikoak antolatzen hasi ziren.
  • Langile-mugimenduak indartu ziren.

III. Errepublika

Prusiaren aurkako guda galdu ondoren, Sedango guduan, bi egun beranduago Errepublika aldarrikatu zen. Napoleonek guda galdu zuen, prusiarrek Paris inguratu zuten eta hiria armadarik gabe geratu zen.

Parisko Komuna

Gobernua Versallesen zegoen Prusiarrekin negoziatzen, baina herriak, Guardia Nazionalaren laguntzaz, hiriko boterea lortu zuen. Autogestioa hasi zen eta Guardia Nazionaleko Komite Zentrala Parisko gobernu bihurtu zen:

  • 2 milioi biztanlek kolaboratuz, gutxieneko zerbitzuak eman zituzten.
  • Sufragio unibertsala onartu zen.
  • Zorrak barkatu ziren eta milizia osatu zen.

Gobernuak, Prusiarrekin batera, hiria eraso zuen. Ondorioak latzak izan ziren: 5.000 hildako, 20.000 exekutatu eta 40.000 preso. Bi hilabete iraun zuen, eta anarkistentzat zein marxistentzat eredu bihurtu zen.

Errepublika kontserbadorea

III. Errepublikaren konstituzioa aldarrikatu zen:

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zen.
  • Botere legegilea Senatuaren eta Batzordearen artean banatu zen.
  • Botere betearazlea presidentearen esku zegoen.

Errepublikanoen errepublika (1880-1914)

Errepublikanoek hauteskundeak irabazi eta erreformak egin zituzten:

  • Irakaskuntza laikoa.
  • Gizarte-legeria aurreratua: lanerako higiene eta segurtasuna, pentsio-legea eta gaixotasun-babesa.

Dreyfus afera

1894tik aurrera, bizitza politikoa okertu egin zen Dreyfus afera dela eta. Alfred Dreyfus armadako kapitaina traizioagatik kondenatu zuten, nahiz eta erruduna ez zela jakin. Honek ondorio larriak izan zituen: Liga Frantsesa agertu zen, Elizaren jabetzak konfiskatu ziren eta Frantzian antisemitisme handia zegoela agerian geratu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML