Frankismoaren Ondorengo Egoera Ekonomiko eta Politikoa

Historia2,78 KB

Artikuluaren Interpretazioa

3. artikuluan adierazten da estatuak politika interbentzionista aplikatuko duela enpresa hauetan. Hau esan nahi du enpresaren barne-erabakietan esku hartuko duela eta enpresa horren nagusiekin harreman zuzena mantenduko duela. Enpresak aurrera egiten badu, estatuak enpresa horretan parte hartzeari utziko dio.

Testuinguru Historikoa (Frankismoa)

  • Aurrekariak: Frankismoa (definizioa eta gizarte oinarriak).
  • Gertakariak: Ekonomia autarkikoa eta autarkia ezartzearen arrazoiak.
  • Ondorioak: Autarkiaren ondorioak.

Testua: Europako Mugimenduaren Kongresua (1962)

Testuaren Ezaugarriak

Testu hau historikoa, azalpen-argudiozkoa eta politikoa da. Mendebaldeko Alemanian idatzi zen, 1962ko ekainaren 7 eta 8an. Publikoa da, nazioarteko hedapena izan zuen, eta egileak oposizioko alderdi guztien 118 kide ziren, komunistak (PCE) izan ezik (sobietarren alde zeudelako).

Testua Salvador de Madariagak eta Jose Maria Gil Roblesek (kanpoko eta barruko oposizioaren ordezkariak) landu zuten.

Kongresuaren Helburuak eta Eskakizunak

Europako kongresuak, oposizioko alderdien kideen laguntzaz, Espainia Europako Erkidego Ekonomikoan sartu ahal izateko baldintzak ezarri zituen, Espainia demokratiko bat lortzeko asmoz.

Eskakizun Nagusiak:

  1. Ordezkaritza Erakundeak: Erregimenak ezarritako ordezkaritza erakundeak desagertu behar dira, benetan herriak hautatutako erakundeak boterean egon daitezen.
  2. Errepresioa eta Legeak: Errepresioarekin amaitzeko beharra dago, eta Erantzukizun Politikoen Legea eta horrek dakartzan zigorrekin bukatu behar da.
  3. Uniformetasunaren Ezabaketa: Uniformetasuna ezabatu behar da, Espainian dauden herrialde historikoen eskubide bereziak onartuz.
  4. Sindikatuak: Sindikatu bertikala (Mussoliniri kopiatutako metodoa) desagertu behar da, langileen eskubideen aurkakoa delako.
  5. Alderdi Politikoak: Alderdi politiko anitzak sortzeko eskubidea egon behar da Espainian, ez soilik Falangea.

Amaitzeko, ordezkariek itxaropena adierazi zuten Espainian aldaketa guzti horiek emateko eta horrela Europan parte hartzeko eskubidea izateko.

Testuinguruaren Analisia

  • Aurrekariak: Frankismoa (sarrera: definizioa...).
  • Gertakariak: Erregimenaren irekitze txikia eta oposizioa.
  • Ondorioak: Desarrollismoa eta gizarte aldaketak.

Pixkanaka-pixkanaka oposizioak pisua hartu zuen kanpoaldean nahiz Espainian, eta erregimenak indarra galduz joan zen, Frankismoaren beherakada hasiz.

Deskargatu

PDF Word HTML