Frankismoaren Oinarriak: Ideologia, Politika eta Gizartea

Historia2,25 KB

Frankismoaren Oinarriak

A) Oinarri Ideologikoa

Frankismoak ez zuen printzipio egonkor eta ondo egituraturik izan; hori baino gehiago, beste iturri ideologiko batzuetatik zetozen ideia sorta bat laburtu zuen. Esate baterako, Falangearenak, Elizarenak eta Karlismoarenak, eta baita kanpoko erreferentzietakoak ere, horien artean faxismoa. Hori oinarri hartuta, Francok titulu pertsonal bat asmatu zuen: Caudillo edo buruzagi. Era berean, alderdi bakarrean indar politiko guztiak batzeak ere izan zuen eraginik, eta baita antikomunismoak ere. Katolizismoa aipatutako mugimendu horren oinarri ideologikoetako elementu bat zen; izan ere, erlijio katolikoa zen estatuko erlijio ofiziala.

B) Oinarri Politikoa

Francok erregimen politiko diktadoriala ezarri zuen; izan ere, bere gain hartu zituen botere politiko gorena eta estatuko gobernuko buruzagitzak. Erreinuko oinarrizko legeak ezartzean, erregimen hori instituzionalizatu egin zen. Lege horiek 1938 eta 1967 urteen artean egin ziren, konstituzio gisa.

  • 1947. urtean, Espainia erreinu izendatu zuten, nahiz eta tronua hutsik egon.
  • Francok bizi bitartean hartu zuen bere gain estatuko buruzagitza.
  • Sortutako estatuan, autonomia mota oro desagerrarazi zuten.
  • Unitate linguistikoa inposatu zuten.
  • Administrazio bakarra finkatu zuten.
  • Estatu zentralista eta konfesionala ezarri zuten.

Gizarte Politikari Dagokionez

  • 1938an Francok Lan Forua agindu zuen dekretuz. Horren arabera, antolatzen zituzten lan harremanak, eta finkatzen zituzten erregimenak agintzen zituen helburu ekonomiko eta sozialak.
  • Sindikatuak desegin zituzten eta horien ordez sindikatu ofizial bakarra sortu zuten: enpresaburuek, teknikariek eta langileek osatuta. Erakunde sindikal horiek ez zuten erabakiak hartzeko gaitasunik, eta estatuko beste tresna bat baino ez zen.
  • Gobernu frankista osatu zuten gobernu sektoreak falangistak, militarrak, katolikoak eta monarkikoak izan ziren.

C) Oinarri Soziala

Frankismoak estatu kolpearen aldeko hainbat gizarte talderen laguntza jaso zuen: militarrena, apaizteriarena, lur jabe ertainena, enpresa mundukoena, penintsula erdiko nekazariena eta hiriko erdi mailako klasekoena.

Deskargatu

PDF Word HTML