Frankismoaren Gakoak: Legeak, Oposizioa eta Trantsizioa

Historia3,92 KB

Erantzukizun Politikoen Legea (1939)

Izaera historiko eta juridiko-politikoa du. Frankok 1939an argitaratu zuen, herriari zuzenduta. Gaia: Estatu kolpearen aurka jo zutenen egoera arautzea.

Franco, Sanjurjo eta Molak estatu kolpea eman zuten, Errepublika desegin eta Gerra Zibila sortuz. Bi bando sortu ziren:

  1. Errepublikaren aldekoak.
  2. Altxamenduaren aldekoak.

Gerra 1939an amaitu zen, frankismoari hasiera emanez. Frankok legeak egin zituen, estatu-kolpea onartu ez zutenen larrialdia erregulatzeko. Erregimena aldatu zen. Legearen helburua errudunak zigortzea zen. Militarrek Francok esaten zuena egiten zuten. Bi une historiko aipatzen dira: Gerra Zibilaren hasiera eta Asturiasko Iraultza.

Legeak alderdi eta sindikatuei eragiten zien. Errepublikanoak gidatu zituzten. Mugimendu nazionalistak debekatu zituzten. Testuan onartu gabeko alderdien ondorioak azaltzen dira: eskubideak kentzea. Oposizioa txikitu eta gero desegin egin zen. 1960-70 hamarkadetan oposizioa hasi zen berriro, baina errepresioaren ondorioz gutxitu egin zen.

Munich-eko Kontubernioa (1962)

Izaera historiko eta politikoa du. 1962ko ekainaren 8an idatzia. Gaia: Frankismoaren aurkakoek eskubideak eskatu eta Espainia Europako erakundeetan sartzeko baldintzak ezartzea.

Gerra Zibila amaitu ostean (1939an), Errepublikaren alde borrokatutakoak atzerriratu edo hil egin zituzten. Frankok oposizioa txikitu zuen 60ko hamarkadara arte. Oposizioa eraldatu egin zen, ikasle eta irakasleen eskutik. Euskal Herriko Eliza ere oposizio bihurtu zen, grebak eginez.

Munichen, Espainiako oposizioaren zati batek Europari eskatu zion Francoren diktadura ez onartzeko. Europak ezezkoa esan zuen, eta ondorioz ikasle eta irakasleen aurkako errepresioa areagotu zen.

Oposizioaren bi talde nagusi zeuden:

  • Espainiako oposizioa (Gil Robles buru zela).
  • Atzerriko oposizioa (Salvador de Madariaga buru zela).

Biek ia ideia berdinak zituzten, eta dokumentu berri bat egin zuten. CEE (Europako Ekonomia Erkidegoan) sartzeko nahia adierazi zuten, Espainia erakunde demokratikoa izan zedin. Askatasunak eta demokrazia aldarrikatu zituzten.

Frankismoak erantzun zuen Espainiako etsaiak zirela, kongresua salataria zela, marxistak zirela, eta abar. Kongresuko kideak Kanarietara atzerriratu zituzten. 1970ean, Europako ekonomia eta merkataritza akordioa sinatu zen.

Estatuaren Lege Organikoa (1967)

Izaera historiko eta juridiko-politikoa du. Frankok onartu zuen testua. Madrilen argitaratu zen 1967an, Frankok idatzia.

Gerra Zibilaren hasieran, Sanjurjo, Franco eta Mola existitzeagatik, arazoak izan ziren hirietan boterea eskuratzeko. Frankok botere guztia hartu zuen (estatuburua, gobernuburua, armadaburua eta Falangearen burua izanik), diktadura bat ezarriz. Gerra amaitu ostean, Erantzukizun Politikoen Legea aldarrikatu zen, errepublikanoak zigortzeko. Botere osoa hartuz oposizioa kendu zuen.

Monarkia kenduta zegoen, eta errepublika ere ez zegoen; horrek arazoak ekarri zituen. Hori dela eta, 1967an Frankok Estatuaren Lege Organikoa sartu zuen.

Testuaren hasieran, Frankok egindako 7. Legea dago, Espainiako Erakundeak zein diren zehazten duena. 6. artikuluan agintariek modu diktatorialean jarduten zutela esaten zen, botere osoa hartuz.

1973an, Franco ia hilda zegoenez, Carrero Blanco izendatu zuen buruzagi. 14. artikuluan, Franko gobernuburua zela eta Carrero Blanco estatuburua zela ezartzen zen. Helburua: Falangeari esker independentzia lortzea. 2. artikuluan, subiranotasun nazionala zela eta demokrazia ezin zela izan ezartzen zen.

Amaitzeko, Frankok esan zuen Espainia Erresuma bat zela, erregerik egon ez arren. Borboiekin harreman txarrak zituelako, baina Don Juanek eta Frankok adostu zuten Juan Carlos erregea izatea. 1973an Carrero Blanco hil zuten. Franko oso zaharra zenez, Juan Carlos izendatu zuten Espainiako errege, Franco hil orduko.

Deskargatu

PDF Word HTML