Frankismoaren Ekonomia eta Politika: Autarkiatik Hazkundera

Historia3,42 KB

Frankismoaren Bilakaera Politiko eta Ekonomikoa

Politika: Frankismoaren Ezaugarriak eta Bilakaera

1939ko apirilaren 1ean amaitu zen Gerra Zibila eta Frankismoa ezarri zen Espainian 1975era arte. Altxatu ziren tropa guztiak bateratu eta buruzagi bakar baten bidez biltzea erabaki zuten, bai gerrarako eta bai ondorengo gobernuarentzat. 1936ko irailean, Francisco Franco jenerala aukeratu zuten Estatuko Gobernuburu gisa. Horrela, Francok bere baitan bildu zituen botere militar eta politiko guztiak, absolutuki eta mugarik gabe.

Hasiera-hasieratik, sistema politiko gisa faxismoa onartzearen alde agertu zen Franko. Bi sistema izan zituen eredu: Alemaniako Hitlerrena eta Italiako Mussolinirena. Bi diktadura horietatik bi ezaugarri nagusi hartu zituen:

  • Bere burua definituko zuen izena asmatzea (Caudillo).
  • Alderdi bakar batean biltzeko erabakia hartzea (Falangea).

Espainiaren Jarrera Bigarren Mundu Gerraren Aurrean

Erregimenaren Sendotzea

Ekonomia: Autarkiatik Irekitzasunera

Autarkiatik Irekitasunaren Aldeko Pausoak

Erregimenaren hasieran, kanpo-politikak Espainia isolatuta egonarazi zuen eta, barne-politikan, berriz, autarkia ekonomikoan eta sozialean oinarritzen den sistema ezarri zen. 50eko hamarkadaren hasieran, gobernuak kontrolatzen zituen soldaten murrizteak eta salneurrien gorakadak lehenengo greba orokor garrantzitsua eragin zuen. Egoera latza zen benetan eta gobernuaren ekonomia politikaren ondorio zuzena ere. Erregimenak autarkiaren tokian irekitasuna ezaugarri zuen ekonomia politikan oinarritutako orientabideari eman zion hasiera; ezinbestekoa izan zen Estatu Batuen laguntza ekonomikoa Marshall Plana zela eta.

Ekonomia politikaren orientabide-aldaketak ez zituen arazo larrienak konpondu; are gehiago, larritu egin zituen. Kanpo-merkataritzaren liberalizazioak esportazioak baino askoz gehiago izan baitziren.

Egonkortze Plana

Francoren diktaduraren bigarren etapa 1957an hasi zen, ekonomian Egonkortze-plana martxan jarri zuen gobernua eratu zenean, eta 60ko hamarkadaren amaierara arte iraun zuen. Garai honetako ezaugarri nagusiak garapen eta hazkunde ekonomikoa izan ziren. Helburu nagusiak sistema autarkikoa utzi eta nazioarteko merkatuetan oinarritzea eta nazioko produkzioa modernizatzea ziren. Neurri garrantzitsuenak hauek izan ziren:

  • Esportazioak areagotzeko pezeta debaluatzea.
  • Diru-sarrera publikoak indartzeko zerga-sistema aldatzea.
  • Salneurrien gorakada saihesteko soldatak eta gastu publikoa era horretan mantentzea.
  • Atzerriko inbertsioetarako irekitasunaren aldeko joera hartzea eta zenbait produkturi merkatu librea ezartzea.

Atzerriko diru-sarrerei erraztasunak emanez, kapitala erakartzeaz gain, pezetaren debaluazioari esker espainiar produktuak atzerrian lehiakorragoak izatea lortu zen. Baina planak ondorio negatiboak ere izan zituen:

  • Soldatak bere horretara mantenduz kontsumoa ere murriztu egin zen.
  • Gastu publikoa gutxiagotuz langabezia areagotu egin zen.

Egonkortze-planean oinarritutako bide guzti hauek 60ko urteetan eman zituzten fruituak, ekonomiak hazkunde izugarria eta oso azkarra izan baitzuen eta industria mailan munduko hamargarrena iritsi zen.

Deskargatu

PDF Word HTML