Frankismoaren Azken Urteak: Finkapena eta Krisia (1960-1975)

Historia3,73 KB

Bilakaera Politikoa eta Soziala

Erregimenaren Finkapena (1960ko hamarkada)

60ko hamarkada erregimen frankistaren unerik onena izan zen. Egoera ekonomikoa ona zen, eta belaunaldi gazteak garapen ekonomikoarekin identifikatzen ziren. Urte hauei 25 Bake Urteen Ospakizunak deritze.

Estatuaren Lege Organikoa oinarrizko legetzat hartu zen, erregimena instituzionalizatu nahian. Franco hil ondoren erregimenak jarraitu behar zuela ezarri zen. Bi ondorio nagusi zeuden: Estatu Burua (Jefe del Estado) eta Gobernuko Presidentea bereizten zirela. Orokorrean, parte-hartzea handia zen, Bizkaian eta Gipuzkoan izan ezik. Juan Carlos I.a tronuan jarri zuten 1969an, Francok berak aukeratu zuelako.

Oposizioa

Oposizioa ez zen handia izan hasiera batean. 1962an, Municheko Kontubernioan bildu ziren Francoren oposizioko kideak, Espainiak erakunde demokratikoak behar zituela aldarrikatzeko, Europan sartu ahal izateko. Munichekoekin haserretu, eta Espainiara bueltatzerakoan zigortu egin zituzten.

Langile mugimendua ere urte hauetan hasi zen garatzen. Lantegietan protestak eta grebak antolatzen hasi ziren. Bi erakunde klandestino sortu ziren: Langile Komisioak (CCOO) eta USO.

Aldaketa Soziala eta Kulturala

  • Hazkunde Demografikoa eta Hiritartzea

    Baby boom izugarria gertatu zen, heriotza-tasa asko gutxitu baitzen. Hiritartzea ere handia izan zen: nekazari asko hirietan bizi ziren, eta herri txikiak desagertu ziren. Hirietan ideologia-aldaketa ekarri zuen horrek, liberalismoaren balioak errazago zabaltzen baitziren.

  • Kontsumo Gizartearen Jaiotza

    Errenta per capita areagotu zen, eta produktu berriak kontsumitzen hasi ziren: telefonoak, telebistak, eta abar.

  • Klase Ertain Berria

    Ofizialistak eta dendariak bezalako lanbideek klase ertain berria sortu eta biztanleria egonkortu zuten.

  • Gizartearen Sekularizazioa eta Despolitizazioa

    Gizartea laikotu egin zen. Apaiz berriak ere ez ziren Gerra Zibilaren garaipenarekin identifikatzen. Bestalde, gizartea despolitizatu egin zen, eta aberastasuna bake giroarekin lotzen zuten biztanleek. “El crepúsculo de las ideologías” garai honetakoa da.

  • Gizarte Tradizionalaren Iraupena

    Orokorrean, ekonomia-fenomeno handia izan zen, baina probintzia batzuk garatu gabe jarraitzen zuten. Iraupen hori atzerapen ekonomiko eta kulturalekin lotzen da.

Krisialdia eta Erregimenaren Amaiera (1970-1975)

1970etik aurrera, erregimen frankista krisian sartu zen. Argi zegoen Franco hil ondoren erregimena aldatu beharko zela. Alde batetik, erregimenaren erakundeek ez zuten funtzionatzen:

  • Mugimendu Nazionalak jende gutxi erakartzen zuen, erakunde burokratikoa baitzen.
  • Sindikatu Bertikala botererik gabe geratzen hasi zen. Langileek nahiago zuten erakunde klandestinoekin negoziatzea.
  • Ordezkaritza sistemak ere ez zuen arrakastarik. Familia-hiruren (Tercio familiar) eta prokuradore zinegotzien sistemak ez zuen herria erakartzen.
  • Elkarte politikoak sortu nahi zituzten, baina Mugimendu Nazionalean sartzen zirenez, ez zuten arrakastarik.

Gainera, 1973an, Carrero Blanco (Francoren ordezkaria) hil zuten (ETAk). Krisi ekonomikoak eztanda egin zuen: inflazioa areagotu zen, eta atzerriko langileak bueltatu egin ziren, Europan berdina gertatzen ari zelako. Gazteak politizatzen hasi ziren.

1975ean, Francok bost preso politiko fusilatzeko agindua eman zuen (2 ETAkoak eta besteak FRAPekoak). Honen aurkako protestak ugariak izan ziren, baina Franco 1975eko Azaroaren 20an hil zenean, jende asko joan zen haren hiletara ere.

Deskargatu

PDF Word HTML