Frankismoaren Amaiera eta Trantsizio Demokratikoa

Historia3,37 KB

Frankismoaren krisia eta nazioarteko testuingurua

Frankismoa krisian sartu zen hainbat arrazoirengatik: 1979ko petrolioaren krisia, mugimendu sozialen hazkundea, nazioarteko presioak eta frankisten barne zatiketa (bunkerra eta aperturistak). Nazioarteko egoerak ere eragina izan zuen: Portugal eta Greziako diktaduren erorketak eta Italian komunismoak izandako gorakadak AEB kezkatu zuten; horregatik, Espainiako prozesua kontrolatu nahi izan zuten.

Trantsizioaren hasiera eta Arias Navarroren gobernua

1975ean Juan Carlos I.a Borboikoa errege izendatu zuten. Arias Navarro izan zen gobernuko presidentea, eta gobernuan hainbat aperturista sartu zituen (Fraga, esaterako). Aldaketa txikiak eta inmobilistak izan ziren. Horrek, 1976an, mobilizazioak eta protestak eragin zituen. Lan baldintza hobeak eta askatasun sindikala aldarrikatu ziren (langile asanbladak, grebak eta itxialdiak). 1976ko martxoan, Gasteizko gertaera lazgarriak izan ziren. Horrez gain, preso politikoentzako amnistia eta mugimendu feministak indartu ziren.

Erreforma Politikorako Legea eta Adolfo Suarez

Gasteizko langileen hilketen ondoren, frankismoaren kontrako alderdiak Platajuntan elkartu ziren diktadurarekin amaitzeko. Testuinguru horretan, ETA eta GRAPO taldeen atentatuak gertatu ziren. Erregeak Adolfo Suarez izendatu zuen presidente. Suarezek Erreforma Politikorako Legea proposatu zuen: oinarrizko eskubideak onartu eta hauteskundeak deitu ziren. Praktikan, diktaduraren bukaera ekarri zuen, baina ez erabat. Gorte frankistek hainbat eskakizun onartu zituzten: monarkia ez zen zalantzan jarri, haien estatus sozial eta ekonomikoa mantendu zen, ez zen erantzukizun politikorik eskatu eta Alderdi Komunista (PCE) ez zen hasieran legeztatu.

1977ko erreformak eta aldaketa politikoak

1977ko erreformek aldaketa sakonak ekarri zituzten:

  • Alderdi politikoak legeztatu ziren: hausturaren ideia baztertu eta monarkia onartu zen (PSOE, PNV, PCE). Trukean, Carrillok monarkia onartu zuen.
  • Mugimendua desagertu zen: Falange eta Fuerza Nueva sortu ziren.
  • Sindikatuak legeztatu ziren: greba eskubidea arautu zen.
  • TOP desagertu zen: Auzitegi Nazionala sortu zen haren ordez.

1977ko hauteskundeak eta Moncloako Itunak

1977ko hauteskundeak frankismoaren osteko lehendabizikoak izan ziren. UCD izan zen irabazle (Suarezen alderdia); bigarren postuan PSOE geratu zen, hirugarren PCE eta ondoren Alianza Popular (Fraga). Gorteek konstituzio berria egiteari ekin zioten. Hala ere, zailtasun handiak egon ziren: petrolioaren krisia, grebak, atentatuak eta kolpismoa. "Adostasun Politikoaren" garaia izan zen:

  • 1977ko Amnistia Legea: Preso politikoak, eskuineko taldeek eginiko hilketak eta 1939-1975 bitartean eginiko giza eskubideen urraketak barne hartu zituen. Diktaduraren arduradunak autoadnistiatu egin ziren.
  • 1977ko Moncloako Itunak: Langabeziari eta inflazioari aurre egiteko eta gizarte-konfliktoa apaltzeko sinatu ziren.

1978ko Konstituzioa

1978ko Konstituzioak bipartidismoa ahalbideratu zuen eta federalismoa baztertu zuen. Espainia Zuzenbideko Estatu gisa definitu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML